Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:24 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Izan gaitezen solidario. Margo dezagun Plateruena laranjaz

Iker Maguregi

Iker Maguregi Luzan

Itsasoa bare dago. Hala dirudi behintzat. Uda garaian hainbeste estimatzen ditugun olatuek ez dute lehorreratuko oraingoz. Ozeano sakoneko izakiek, ordea, badakite gaur gauean ekaitza datorrela. Kaleak urpetuko dituen laranja kolorezko itsasgora baten esperoan daude. Agidanez, bederatziak aldera hasiko da.

Durangoko Plateruenan antolatutako maratoi solidarioaz nabil. Denon parte hartzea beharrezkoa dugu; haurren minbiziaren ikerkuntzari bultzada bat eman eta hezur-muin emaile gehiago lortzeko. Bertaratutakoek kamiseta eta emanaldi bat baino askoz gehiago eskuratuko dute, eros ezin daitekeen zerbait: ongizatea.

Funtsean, ematearen ekintza da, baina, hartzearena ere bai. Baliteke etorkizun batean guk, familiako edo hurbileko norbaitek gaixotasuna pairatzea, orduan, inoiz baino gehiago eskertuko dugu gaurkoa bezalako maratoiak sostengatu izana. Petti kantautore handiaren esanetan: “Hartzaile onak egiten du emaile ona, emanez eskertzen baitu hartu duena”.

Guda Dantzarrok ekitaldiari hasiera ematearen ardura dugu. Ez gaude giro honetara ohituta, gaurkoa ezberdina izango da, baina ahalik eta hobekien egiten saiatuko gara. Zinez ahaztezina izango den gau honetan laranjaz janztera gonbidatzen zaituztegu. Hurbildu zaitezte. Izan gaitezen solidario.

* Iker Maguregi Luzan Guda Dantza taldeko baterijolea da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu