Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:10 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Izateko aukera emotearren

Iñaki Garcia

Iñaki Garcia ‘Garita’

Martxoaren 29an izan zan Estatu Batuetako denboraldia amaitu eta Euskal Herrirantz etorri nintzan eguna. Egia esan ez nekien noz  bueltatuko nintzan. Baina, Daniako Jai Alaiko jabe barriek  kasino erraldoi bat eraiki behar dabe frontoian. Horretarako, Euskal Herrira bueltatu behar izan dogu pelotari askok, beste batzuk bertan geratu dira euren familiarekin. Nire familia hemen zegoen, eta nik gogo handia neukan eurak ikusteko (hilabete ta gero ikusi barik, normala).

Egia esan, ez nekien udan jokatzeko aukerarik emango zidaten edo ez. Kalitate handiko pelotariak izaten dira normalean jokatzen dutenak. Markinan eman zidaten aukera  txapelketa bat jokatzeko, afizionatuak ta profesionalak nahastuta. Hiru hilabete pasatu eta gero Jai-alive enpresa nigaz kontaktuan ipini zan eta aukera eman Lekeitioko frontoian jokatu ahal izateko. Orain barriro ere aukera eman didate, non eta nere herriko jaietan, Durangoko San Faustoetan.

Punta puntako pilotariekin osatutako txapelketa da. Esaterako, Iñaki Osa Goikoetxea azkeneko hamarkadan egon dan pilotaririk onenak parte hartuko du. Espero dot txapelketa erakargarria izatea jendearentzako, holango pelotariak egonda. Jaiak izanda nahiko nuke jendea animatzea eta frontoira etortzea zesta puntarekin gozatzera. Ia danon artean  zesta punta barriro kirol erakargarri bihurtzen dogun.

Besterik barik animatu eta San Faustotan frontoira etorri! Eskerrik asko mugarik gabeko mugalariei!

 

*Iñaki Garcia ‘Garita’ (Miami, 1981) zesta-puntalaria da
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu