Asteartea,
2024ko Martxoak19

MugaKultura

loader-image
Durango
11:05 am,
temperature icon 17°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Jon Braun Zornotzan

miren

Miren Larrea

· Jon Braun antzezlana gaur estreinatzen da Zornotza Aretoan 20:00etan eta bihar beste pase bat egongo da 18:00etan

Ez da erraza norberaren lanaz hitz egitea, eta are gutxiago, zurrunbilo artistikoan murgilduta zaudenean estrenotik bi egunetara, baina gure azken proiektua azaltzen saiatuko naiz.

Anita Maravillasen 2005etik daramagu panpinei bizia ematen, titere eta antzerki bisualean lanean. Gure tailertxoan Valentina Raposok egur zatitxo batetik kolorez eta arimaz beteriko pertsonaiak gauzatzen ditu, eta ostiral honetan Zornotza Aretoan, mugimenduan jarriko ditugu, egurrak arnasa hartu dezan.

jon braun 01

Oraingoan ere Iván Alonsoren zuzendaritzapean lan egin dugu . Imanol Urbietaren indio txikiak inspiratu gaitu, Jon Braunek hain zuzen. Bere familia imaginatu dugu, bere arreba ausarta Malintxe eta bere herria sortu egin dugu ATX Teatroren eszenografia eta Ion Chavezen argi diseinuarekin batera.

JON BRAUN 02

Kanta famatuaren indioari ibilbide eszeniko bat eskaini nahi izan diogu. Horretarako, Far West garaian murgildu gara, bakeroak heldu zireneko garaian western tematikara hurbildu gara, baina indioen bizipenetik jaio da gure antzezlana. Western tematikak hainbat belaunaldietako iruditegian txertatuta daukagu, eta horretaz  baliatu gara estetika bat aurkezterako orduan. Estetika bat adostu, amestu eta gauzatu dugu, eta Fran Lasuenen musikak gure irudi eta panpinak emozioz betetzen ditu, eta benetan, zuek ikusteko gogo itzelak ditugu.

JON BRAUN 03

Umeen istorio bat da, haiek dira protagonistak, bi neba-arreba, Malintxe eta Jon. Zoritxarra ezagutuko dute beraien herrian, baina elkar egoteko ilusioa ez dute inoiz galduko. Jon eta Malintxeren bizipenak, oraindik gaur mundu osoan gertatzen dira ume askoren bizitzetan, eta bizipen hauek hurbildu nahi ditugu aretoko eserlekuetara, bai txiki zein nagusiei.

jon braun 06

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu