Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
12:06 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Kanta bi

Ander Goñi

Ander Goñi

Larunbata gabaz zinera joan gara. Umeak jaio aurretik egiten genuen moduan, sartu baino lehen mokaduren bat jan eta barrura. Umeak nagusituz doazenez, ahaztuak genituen ohitura eta jarduera batzuk berreskuratuz goaz, eta horien artean, zinearena. Zugaza zinera, herrian bertan, eroso eta merkea.

Trailer mordoa «The lady in the Van» aurretik, pelikula manporreroak, tiroak, kotxeak eta kolpeak. Pelikula amaitu denean kredituak irakurtzen gelditu gara, aretoa ia hutsik gelditu arte.

 

12:30ak, eta berandu bada ere, tabernan sartu gara, ikusitako pelikularen inguruan hitz-aspertuan. Afaldu nahi ote dugun galdetu digute. Harrituta… gabaz, 12:30tan afaltzera! Tabernariak gaineratu du ordubietaraino dutela zabalik sukaldea eta asko direla arratsaldeko poteoa luzatu eta berandu afaldu ondoren etxeratzen direnak. Gure adinekoen artean errotutako ohitura dela…

Ohiturak aldatuz omen doaz. Zugaza hor dago baina arestian hainbat areto zegoen Durangon. Goienkale hor dago baina igande goizeko ordu txikitan txakurrik ere ez omen dago. Zuritoak baino predikamendu handiago du gintonikak eta afaldu… Mari Errauskinek zapata galtzen duen orduetan.

Arropak eskegitzen ditudan bitartean pentsamendu hauek ditut buruan, eta Hertzainak taldeak lau haizetara zabaldu zuen «Nola aldatzen diren gauzak kamarada» txertatu zait hor nonbait.

Bederatzi eta erdiak laster dira eta txikiak esan dit gaur, estreina, bakarrik joango dela eskolara. Soinu-banda segituan aldatu zait; oraingoan, Abba – Slipping through my fingers.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu