Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
9:53 am,
temperature icon 9°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Kultur Aro

Neskutz
Neskutz Rodríguez

Kultur Aro programa Uda Kulturaz Blai zikloaren lekukoa hartzera dator. Biak ala biak Covid19ak markatutako ezohiko testuinguruan sortu diren egitarauak dira. Izan ere, egoera berezi honetan, Durangoko Udaletik uste dugu lehentasunezko kontua dela kultura adierazpideak bultzatzearen aldeko ahalegina egitea.

Helburu horrekin aurkeztu genuen Berraktibazio Plana, eta bertan kultur arloak funtsezko papera dauka. Kulturak aukerak sortzen dizkigu; garapen pertsonalean aurrera egiteko aukerak, elkar topatzekoak, dibertitzekoak.

Askotariko kultur adierazpideen bidez, hunkitu egiten gara, ondo pasatzen dugu, esperimentatzeko aukera dugu… Kultura beharrezkoa da, eta gainera, nortasun kolektiboari eusteko ezinbesteko elementua da.

Kultur Aroren egitarauak askotariko kultur proposamenak barneratu ditu, eta berau osatzerakoan ahalegin berezia egin dugu Durangoko eragile kulturalei espazioak eskaintzeko. Programatutako ekintzak iraila, urria eta azaroan zehar egingo dira.

Durangon egiaztatu dugu kultura apustu segurua dela, betiere, momentu honetan bizi dugun egoeran, ezarrita dauden segurtasun neurriak zaintzen badira. Gure apustua izan da hau eta halaxe izaten jarraituko du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu