Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:40 am,
temperature icon 11°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Kulturak bizirik dirau gure artean!

UXUE ALONSO

Uxue Alonso

Erdi itota eta arnasgunerik gabe. Murrizketen, lehentasunik ezaren eta kapitalismoaren berreraikitzeko ahaleginetan dabiltzan boteree aseezinen artean galduta. Burua erakusteko ahaleginean, zapaldua. Izan ere, gizon-emakumeen nortasun agiri emozionala izateko zama eta erantzukizuna harrotasunez eramateko azken indarrak nekez topatzen ditu herrian.

Baina hor dago itzali nahi ez den bihotza, taup-taup; eta hor dago, beharrezkoa delako, behar dugulako, geurea delako, zer garen eta nolakoak garen azaltzen duelako, burua askatzen laguntzen digulako, ikasitako moldeetatik haratago, aske egiten gaituelako, amets eginarazten digulako.

“Abesten duen herria ez da inoiz hilko”dio esaerak. Izan ere, mendea joan eta mendea etorri, abestuz ikasi eta irakatsi ditugu, bai gure ingurukoen kontuak, eta baita maitasuna eta gorrotoa bera ere. Gaur egun, ordea, gabezia handia dago. Badirudi aditua izan behar dela kantuari ekiteko. Gainera, kanturako ohitura galtzen ari da, eta, horrekin batera, bizitzeko, kontatzeko eta adierazteko moduak ere galtzeko arriskuan daude. Baina zorionez, asko dira joera horri aurre egiteko egiten diren ekimenak, eta geurea da adibiderik hurbilena: umeak txiki txikitatik kantuzaletasunera hurbil daitezen egiten dugu lan. Eta beraz, argia da gure mezua: lotsak alde batera utzi eta jalgi zaitezte kantura!

Gaur aurkezten dizuegun ekimenean, Markina, Mallabia, Durango eta Iurretako umeak batu ditugu, Benito Lertxundiren abestiak harizko orkestra batek lagunduta kantatzeko. Moldaketak Josean San Miguelenak dira. Guztira, hiru kontzertu eskainiko ditugu: Mallabiko frontoian, lehenengoa, ekainaren 6an, arratsaldeko 20:30ean; bigarrena, Markinan, Karmengo elizan, ekainaren 20an, arratsaldeko 20:30ean; eta, hirugarrena, Iurretako San Migel elizan, ekainaren 27an, arratsaldeko 20:00etan.
Azkenik, gonbidapena luzatzen dizugu musika maite duzun horri, kontzertuetara etortzeko eta elkarrekin kantatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu