Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:11 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Larunbaterako planik?

Eneritz Gorritxategi

Eneritz Gorritxategi

· Eneritz Gorritxategi berriztarra Kherau taldeko kidea da

Askok eta askok baietz erantzungo diozue galdera honi; nola ez, aurtengo apirilaren 14 indartsu dator;  Altsasuko gazteak pairatzen ari diren bidegabekeriaren  aldarria  Iruñako kaleetara eramateko deialdia da nagusi, Bizkaiko bertsolari txapelketaren hasierak ere jendetza erakarriko du, eta guk, Kheraukideok, aurreko biekin bihotz eta buruz bat egiten badugu ere, kontzertutxoa dugu Ixorretako Oromiño auzoan.

Auzorik Auzo dinamikaren baitan; Iurretarrei geu ere bertako txoko kuttun batera eramatea otu zaie eta gustu eta ilusio handiz joango gara larunbatean. Betiko lez, gure errepertorioa bakarra, intimoa eta tokian tokiko giroari lotua egongo da, abesti tradizionalak garaikidetuz, eta munduko beste herrialde batzuetako doinuak ere geure eginez, umorea ez da faltako, eta belarriak goxatzeko doinu ederrik ere ez.

ENERITZ KHERAU

Arratsaldeko 18etan izango da emanaldia, eta inoiz kontzertu baten bukaera nolakoa izango den ez bada esan behar ere, taldea pixkat ezagutzen duzuenontzat, gure abestien collage bat eginda….pista txiki bat: “Mari, Anboton babestu zen sorgin ehiza zen bitartean, ta ondoren jaka aldatu eta lasai asko txakolin bat hartu zuen Oromiñoko auzoan”.

Ez zarete damutuko!

Zatozenok bertan ikusiko garelakoan, eta ez zatozenok Iruñan edo bertsoetaz gozatzen egongo zaretelakoan,

Laster arte!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu