Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:52 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Maiatzaren 17a, Transfobia, lesbofobia eta gayfobiaren aurkako eguna

aratxu_uriarte-472x450

Aratxu Uriarte Muruaga

· Aratxu Uriarte Muruaga Elorrioko Berdintasun Zinegotzia da

Gure jendartean LGTBIfobiak bizirik darrai eta urtero hamaika indarkeria kasu ditugu. Horietako asko ezkutuan geratzen dira, oraindik ere bazterkeriak eta inbisibilizazioak legitimazio handia dutelako eta LGTBI+ pertsona askok estigma pairatzen dutelako. Erasoak espazio guztietan ematen dira, arlo publikoan eta pribatuan, kaleetan, eskoletan, enpresetan, batzuetan zerbitzu publikoetan, ahaztu gabe eleizetan ere (katolikoan, ebangelistan, Jehovaren lekukoenetan,…) hainbat jarrera LGTBIfobiko  ematen direla.

LGTBI+ pertsonen kontrako indarkeria modu ezberdinetan adierazten da eta gure konpromisoa izan behar da guztiak gaitzestea, deslegitimatzea eta desageraraztea, guztiak larriak eta onartezinak direlako.

Nahiz eta aurrerapausoak eman azken urte hauetan, oraindik asko egin behar dugu LGTBI+ pertsonen eskubideak bermatuak izateko. Azken hilabeteetan ezagutu ditugun, eta ezkutuan geratzen diren kasu guztiek adierazten digute gaiak duen premia.

Denok nahi dugun jendarte justu eta parekidea eraikitzeko, jarraitu behar dugu lanean, arlo guztietan eta bakoitzari dagokion eremuetatik. Instituzioek ardura handia dugu, eta modu irmo, egoki, integral eta koordinatuan egin behar diogu aurre, betiere ikuspegi feminista ez binarista batetik, eta prebentzioa, sentsibilizazioa, arreta eta erreparazioa jasoz. Zentzun honetan, Nafarroako Gobernuak azken urteetan egin duen ibilbide eredugarria aipatu nahi dut; aitzindaria izan zen 2009an pertsona transexualen eskubideak aitortzen eta babesten dituen legea aprobatuz, eta ondoren, mota ezberdinetako arau eta neurri sorta bat abian jarriz legea eraginkorra egiteko.

Halaber, aitortu behar ditugu LGTBI+ zein mugimendu feministaren ekarpenak; eurei esker ari da bisibilizatzen eta desligitimatzen gaia. Horregatik jarraitu behar dugu, arduraz,  euren beharrei eta eskaerei erantzuten.  Eta ezin dugu ahaztu egoera zaurgarriagoan dauden kolektibo horiek (adineko pertsonak, migratzaileak, umeak eta nerabeak, etab.) behar duten premiazko babesa.

Azkenik, egun honetan gogoratu nahi dut joan den otsailean Ondarroan gertatutako EKAI nerabe transexualaren heriotza,  guztiz onartezina jendarte aurrerakoi eta demokratiko batean. Berretsi nahi dugu gure konpromiso irmoa holakorik berriro gerta ez dadin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu