Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
7:13 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Zortzi urte

 

 

 

endika-jaio-160x150

Endika Jaio

Zortzi urtez izan naiz Mañariko alkate, eta honakoak dira karguan ditudan azken egunak. Modu batean edo bestean, gutun hau idazteko beharra sentitu dut mañariar guztiei zuzendutako azken gogoeta moduan.

Zortzi urte urte badira batzuk; zortzi urtek, une politak eta une gogorrak izateko lain ematen dute. Zortzi urte izan ditugu, utzi ziguten legatua gestionatu, eta Mañaria etorkizunera begira aldarte onean jartzeko. Zortzi urte, bi legegintzaldi, Mañari herri zoragarriaren etorkizuneko zutabeak jartzeko. Zortzi urte, zuekin hamaika aldiz, hamaika lekutan, hamaika aldartetan, gurutzatu eta esperientziak, eskaerak, kezkak konpartitzeko.

Zortzi urtek askotarako ematen dute: hasteko, konturatu naiz talde eta herri plurala dugula, iritzi askotarikoak dituena, guztiak errespetagarriak, eta kontutan hartzekoak,  adin ezberdinetako pertsonez osatutako komunitatea garela, Malariri bakoitzak bere ekarpena egiten diona; jarraitzeko, Mañariten alde alde lan egin dugu beti, eta inoiz ez inoren kontra, eraikitzeko asmoa izan dugu beti; eta, amaitzeko, ohore itzela izan da niretzat Mañariko Alkatea izatea, ez dut uste beste gauzarik egongo denik jardun honek baino gehiago beteko nauenik.

Pozik  eta ilusioz egin dut lan , pozik eta ilusioz uzten diot ondorengoari gure legatua, eta,  pozik eta ilusioz jarraituko dut Mañariaren alde lanean, hurrengo legegintzaldian zinegotzi moduan jarraitzea espero dudalako, nahiz eta Mañaritik kanpo bizi, sentitzen dut oraindik ekarpen handia egin ahal diodala herriari.

Baina, karguan pasa ditudan zortzi udabarrik, zortzi udak, zortzi udagoienek eta zortzi neguk argi utzi didatena da Mañariko hurrengo alkateak herrian bizi behar duela. Ulertuko duzuen moduan, alkateak herritarrokin harreman zuzena eta gertukoa izatea ezinbestekoa da.

Gutuna zuoi denoi eskerrak emateko aukeratu dudan modua ere bada: eskerrak mañariarroi errespetuz tratatu nauzuelako; eskerrak mahai inguruan ezarrita Mañaria eraikitzen laguntzen zabiltzaten taldekideoi, udal langileoi, elkarteetako kideoi… denoi, eskerrik asko.

Eta bereziki, eskerrik asko neure familiari. Oihane, Eiharne, Aiur! Eskerrik asko nire erabakia errespetatu eta ulertzeagatik; ama! Eskerrik asko momentu gogorretan, ezer esan barik, ezer eskatu barik, beti hor egoteagatik; aita! Eskerrik asko zeuri ere den-denagatik…

Zortzi urte… alkatetzaren erreleboa beste mañariar bati pasatzeko momentua da. Denon artean egin dugu eta egiten jarraituko dugu Mañari hobe bat!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu