Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
7:11 am,
temperature icon 7°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!

MIKEL GONZALEZ
Mikel González Balanzategi

· Ikasle Abertzaleak 

Hilabete baino gehiago pasa da jada klaseak eten eta etxetik atera ezinda gaudenetik eta egoera honek gure bizitzetan eta ikasketa prozesua burutzeko baldintzetan eragin zuzena izango duela nabarmendu nahi dugu. Salbuespen egoera honek ere argi utzi du krisiaren ondorioz hezkuntza sistema ikasleen egoerara egokitu beharrean, ikasleak izan direla egoera berrira egokitu behar izan direnak.

Horregatik Durangaldeko Ikasle Abertzaleok ikasle langileen denfentsan azaltzen gara. Langileon ikas eta bizi baldintzen aldeko aldarria lehen lerroan kokatuz.

Izan ere, langile klaseak eta ikasle langileok sufritzen ditugu gehienbat salbuespen egoera zail honen ondorioak. Baina baldintza hauen aurrean, Durangaldeko ikasleak ez gara besoak gurutzaturik geratu. Durangaldeko Ikasle Abertzaleok, gure eskualdean ikasleok bizi dugun egoeraren testigantza zehatz eta orokorrena jaso nahi izan dugu inkesta baten bidez. Bostehun erantzunetik gora jaso ditugu, hamahiru ikastetxe ezberdinetatik. Batutako erantzun, proposamen eta iritzi ezberdinak garatu, eta zuzendaritzara eta irakasleengana helaraziko den ikasleon behar zehatzetara egokitutako programa prestatu dugu. Horren bitartez ikasleon egoera salatu eta ikasle langileon baldintzen aldeko borroka jarri nahi dugu martxan.

Bukatzeko, hurrengo eskaerak lortzera begira, Durangaldeko ikasleriari antolatu eta borrokatzera dei egiten diogu, martxan jarriko ditugun borroka ezberdinekin bat egin eta ikasleon interesen alde egiteko.

Horretarako 6 puntu zehatzetan laburtutako aldarrikapen konkretuak garatu ditugu:

1.Klase telematikoak derrigorrezkoak ez izatea. Horietan parte hartzeko arazorik izan dezakeen edonork ikasketa prozesuarekin aurrera egiteko aukera izan dezan.

2. Gure ikasketen inguruko informazio guztia eskuragarri izatea, ebaluazio irizpideen eta berreskurapenen ingurukoa, besteak beste.

3. Ebaluazio irizpideak ikasleon onurarako izatera begira, ikasleokin adostea.

4. Ikasleon egoera kontuan izanda, lan karga murriztu eta moldatzea.

5. Selektibitatea egin behar dutenei prestakuntza egokirako baliabideak eskaintzea.

6. Klase presentzialetara itzultzekotan, ikasleen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartzea.

Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu