Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
12:54 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Pentsatu ere ez dut egin nahi, nigana bidean geratu ahal zarenik!

gorka lupiañez

Gorka Lupiañez

Gaur larunbat goiza da. Baliteke parranda luze baten ostean etxera bueltan izango zarela, edota kirol apur bat egitera irten eta etxera heldu berri zaudela. Agian espetxe baterako bidean izango zara. Bai, horrela irudikatzen zaitut. Autoan, gidari zoaz edo atzealdean, berdin dio. Ez naiz egun hauetara ohitzen.

Lau horma hauek egunero itotzen naute, baina bisita egunetan bihotza bera ere itotzerainoko txikitzen, estutzen dira. Airea ere faltan daukat, poltsa buruan jartzen zidatenean bezala eta oraingoan leihoa zabaltzeko aukera daukat, baina alferrik da, ahoa zabaldu arren birikiak itxita ditut, kanpotik heldu daitekeena ikusi nahi izango ez balute bezala eta horrela inoiz gertatuko ez balitz bezala.

Pentsatu ere ez dut egin nahi, nigana bidean geratu ahal zarenik! Baina pentsatzen dut, eta egia esan ezin dut amets gaizto hori burutik kendu. Espetxeak egunotan barrenak ondo helduta sakatzen dizkit, ito arte. Lotuta nago. Baina zuen argazki eta gutunak horman zintzilikatuta ditut. Imajinazioa da aske eta libre dudan bakarra, eta horrelakoetan zuek bidalitako argazkietan sartzen naiz.

Tranpolinik handienera igo eta besoak zabalik egiten dut salto, zuengana. Zuekin nago mendian, parrandan, afalondoan, oporretan, lagun eta senitartean eta bidali dizkidazuen argazki guztietan murgiltzen naiz. Hor ematen ditut eguneko ordu asko, zuen alboan, zuekin. Momentu horietan ez dago dispertsiorik, ez dago espetxerik zuengandik urrunduko nauenik. Ikaragarri maitatzen jarraitzen zaituztet, ikaragarri eta egunero gehiago!

* Gorka Lupiañez Durangoko preso politiko bat da.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu