Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:52 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Ordu gutxi barru, Larregi, Bilbao BBK Liven joko dogu

Unai Santos

Unai Santos

Ordu gutxi barru Bilbao BBK Live jaialdi entzutetsuaren Stage 2-a zapaltzeko aukera izango dugu… arin esaten dela! Gau txiki sentituko gara ziur aski, oso txiki, erraldoien artean baina esperientzia honi zukurik gehiena ateratzeko asmoarekin goaz. «Banden Lehia» txapelketa irabazteak zabaldu digu neurri honetako jaialdi batean jotzeko atea eta argi dugu pribilegiatu batzuk garela. Orain, bada, sari hau esker onez gozatzeko momentua iritsi da.

7 bat urte dira Larregi taldearen ibilbide hau hasi genuenetik eta, esan gabe doa, gora-behera ugari izan dituen bidea izan dela (musika talde gehienei gertatzen zaien bezala). Gure kasuan,  inoiz ez gara izan aparteko mailarik daukan talde bat, baina bidean aurrera egiten lagundu diguten  makila bi eraman ditugu beti esku artean: bata ilusioa, eta bestea… burugogorrak garela! Makila bi horiei eskerrak, gaur Kobetamendiraino doan aldapa igotzeko aukera izango dugu.

Gure kontzertua arratsaldeko 17.30etan hasiko da. Eguzkiak oraindik polito jotzen duen ordu horretan. Beti bezala, rock izar pisutsuenak gaurekin bat agertuko dira, baina guk arinago nazinoarteko jaialdi honi gure ekarpentxoa egiten saiatuko gara: apaltasunez, gogotsu eta euskaraz.

* Unai Santos Larregi taldeko abeslaria eta gitarjolea da.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu