Abadiño, auzorik auzo ibilaldia
Ander Goñi Datorren igandean, hamaikagarrenez, Abadiñoko auzo ezberdinak lotuko dituen ibilaldia ospatuko da. Hamabi Harri Auzo Elkarteak antolatuta, Gerediagako plazan emango zaio hasiera goizeko 08:45 aldera, izena eman eta talde-argazkia atera ondoren. Ibilbide parea proposatzen dizkigute aurten, 17 kilometrotako laburra eta 19 kilometrotako luzea. Luzeran baino, metatutako desnibelean dago aldea; Atxartetik Sagastarako bidean, ibilaldi luzea […]