Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
2:29 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Txistu hotsak Durangaldean (Eskerrik asko, Aroma!)

ELEDER

Eleder Iturrieta Zugadi

· Jaizale Durangaldeko Txistulari elkarteko zuzendaria

 

60 urteko iñurri lanaren ondoren, Jaizale Durangaldeko Txistulari Elkarteak Juanan Aromaren Txistu hotsak Durangaldean 1956-2015 liburua argitaratu du. 1956. urteko San Jose egunean hasi ziren ospatzen Durangaldeko lehen txistulari eguna Abadiñon eta Durangon ospatu genuen txistulariok 60. urteurrena  2015eko martxoan.

aroma

Juanan Aroma.

Liburua Durangaldeko txistu egunetan oinarrituta badago ere, urte horietan zehar gertatutako beste hainbat gertaeren berri ere ematen da, liburuan argitaratu diren ehundaka argazki eta datuetan. Datu eta argazki guzti horien artean, ziur jende askok bere burua bilatzen duela.

Txistulari asko azaltzen dira Juanan Aromaren liburuan. Batzuentzat heriotzaren ordua iritzi zen, beste batzuk txistua jotzeari utzi zioten eta beste batzuk zorionez, txistu hotsa zabaltzen jarraitzen dugu Durangaldean.

jaizale

Ezin eskerrak eman gabe amaitu, milioika aldiz eskertuta ere, sekula nahikoa ez dela izango jakin arren. Eskerrik asko txistuaren iparra izateagatik!  Eskerrik asko txistulari izaten irakasteagatik! Eskerrik asko txistuaren alde egindako lan eskergagatik! Eskerrik asko egiten jarraituko duzun lanarengatik! Eskerrik asko AROMA!

Sin título-1

WhatsApp Image 2019-04-05 at 11.32.17

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu