Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:15 am,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 45 Km/h

Zorionak Durangoko gazteei, biba gu!

18920780_1789752627982910_3933744406370508011_o

Zabalduko Ditugu

Borrokak eta lanak bere fruituak ekarri ditu. Zorionak Durangoko gazteei, biba gu!

Durangoko gazteon emantzipazioaren alde luzaro jardun da Zabalduko Ditugu  lanean. Gure aldarrien artean Udalak dituen gazteentzako alokairu dirulaguntzen inguruko ekarpenak daude; murrizten joan diren  diru partida hau handitzea, besteak beste. Orain arte entzungor egin badute ere, oraingoan entzun gaituzte! Diru partida hau %50ean handitu egingo dutela iragarri dute eta, 65.000 eurotik 95.000 eurora, hain zuzen. Egindako lan eta borroka guztiak merezi izan du eta aurreantzean horrela jarraitu behar dugu. Zorionak Durangoko gazte guztiei!

Hala ere, dirulaguntza hauek gazteen egoerara hobeto moldatzeko lanean jarraituko dugu. Esan beharra dago, dirulaguntza bezalako programek epe laburrera emantzipazioan lagundu badezakete ere, epe luzera ezinbestekoa dela etxebizitzen alokairuaren aldeko politikak egitea; alegia, Udalaren parke publikoa handituko duten neurriak sustatzea. Honela lortuko baita durangarron etxebizitza arazoari aurre egitea eta  Durangoko gazteen eskubidea bermatzea ere!

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu