Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
1:07 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 50 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Posts Etiquetados ‘Gerediaga’

Aurkene Pagalday, Ane Barreinkua Elegido eta The Van, bihar Gerediaga Elkarteak antolatutako Pechakucha saioan

por / 5 febrero, 2020

Durangoko Andra Maria elizpean, otsailaren 6an, iluntzeko 19:30ean, izango da hitzordua. Aurkezpen labur eta lagun arteko giroan, hiru jardun, proiektu eta lan ezagutzeko aukera izango da. Durangoko Udalak diruz lagundutako ekitaldia izango da. Gerediaga Elkarteak antolatuta Pechakucha saioetan bosgarrena izango da honakoa. Durangaldeko gazte sortzaileak eta euren lanak ezagutzera emateko 2017an sortutako kultur egitasmoa da. […]

Angel Azkorbebeitia abadiñarra eta ‘Sorgin’ finalean lehiatu dira larunbateko Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketan

por / 18 septiembre, 2017

Nafarroako Areso herriko Antonio Alustizak jantzi du txapela eta Jai artzain txakurrak irabazlearen uhala. Axpen (Atxondo)  egin den Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketan punturik gehien lortu dute biek. Hurrengoa da puntuen araberako sailkapena. JAI – Antonio Alustiza (Areso) 169 + 172 = 341 RIKI BI – Enrike Mendiguren (Orozko) 163 +163 =326 SORGIN – Jose […]

Durangoko Azokan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik

por / 13 septiembre, 2017

Durangoko Azokako 52. edizioak erakusmahaiak alokatzeko epea zabaldu du gaur, irailak 12. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek www.durangokoazoka.eus atarian egin ahal izango dute eskaria, irailaren 30era bitartean. Aurtengo edizioa abenduaren 6tik 10era antolatuko da; hirugarren urtez jarraian, bost eguneko Durangoko Azoka izango da. Bere produktuak Durangoko […]

Merinalde Egunerako ibilaldi gidatua proposatu du Gerediaga Elkarteak

por / 26 mayo, 2017

Izaskun Ellakuriaga  Ekainaren 3an, larunbata, Gerediaga Elkarteak Merinalde Eguna ospatuko du. Aurten, nobedade moduan, eskualdeko egitura politikoa ezagutzeko oinez egiteko ibilaldia eratu du.   Durangoko Merinaldeak bere erakunde politiko propioak izan zituen 1876. Urtean foruak deuseztatu ziren arte. Eskualdeko elizateetako alkateak Gerediagako foru-zelaian batu eta Merinaldeari eragiten zizkioten erabakiak hartzen zituzten. Gerediaga Elkarteak urteak daramatza […]

Artaldearen mugimenduak matematikoki ikertuko dituzte Artzai Txakur Txapelketan

por / 8 septiembre, 2016

Izaskun Ellakuriaga Irailaren 17an Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da Axpen (Atxodo), Anbotoren magalean. Herrialdekako txapelketak amaituta, iazko txapeldunarekin batera, herrialde bakoitzeko bi onenak sailkatu dira. Egun berezia izango da: aurreko edizioetako txapeldunek parte hartuko dute ekitaldian, Gerediaga Elkarteak emango dien oroigarri-oparia jasotzen. Jaia girotzeko, Durangaldeko Idiazabal gazta ekoizleen azoka egongo da, ardi arraza […]

Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna irailaren 10ean egingo da Izurtzan

por / 7 septiembre, 2016

I. Ellakuriaga Aurten, 49. aldiz, Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, elkarlanean, Ezpatadantzari eguna antolatu dute irailaren 10ean, Izurtzan.  Edizio honetan Izurtzako Udalaren eta Mendigain Dantza Taldeak ere parte hartu dute antolaketan. 1967an Iurretan ospatutako lehen edizioan bezala ekitaldi honen helburua “Dantzari dantza” izenarekin ezagutzen den bederatzi dantzak osatzen duten multzoa ezagutzera […]

1 2 3 4

Bilatu