Abadiñoko ohiturak jasoko ditu 2015eko egutegiak

Iturria: Abadiñoko Udala.

Abadiñoko Udalak argazki lehiaketa deitu du 2015eko udal egutegia osatzeko. Oinarrietan jasotzen denez, bosgarren edizio honetako irudiak herriko usadio eta ohiturei buruzkoak izango dira: gastronomia lehiaketak, ospakizun erlijiosoak (errogatiba…), jaiak, dantzak, eta abar. Urriaren 31ra arteko epea dago lanak aurkezteko.

Jose Luis Navarro alkateak adierazi duenez, “urtero egiten den lehiaketa honen bidez herriko ondarea osatzen duten elementu diferenteen zabalkundea egin nahi dugu. Aurreko urteetan herriko monumentuen, baserrien, auzoen edo iturrien berri eman den moduan, aurten beste alderdi esanguratsu bat jorratu gura dugu, gure herriko usadioena”, azaldu du.

Guztien artetik aukeratutako 12 argazki onenak izango dira urte honen amaiera aldera herritarren artean doan banatuko den 2015eko udal egutegian agertuko direnak. Gainera, 300 euroko sari berezia jasoko du epaimahaiak aukeratutako argazki batek, egutegian argitaratu edo ez. Beste sari bat emango zaio 14-17 urte bitarteko Abadiñoko parte-hartzaileek egindako lan onenari.

Argazkiak kamera digitalez egin, gutxienez 5 megapixeleko bereizmenarekin, eta jpg formatuan bidaliko dira helbide elektroniko honetara, lehiaketa@abadiano.org

El Ayuntamiento de Abadiño ha convocado el quinto concurso de fotografía para seleccionar las imágenes del calendario municipal de 2015, que este año mostrará los usos y costumbres propias de esta localidad. Los hábitos característicos de esta población -entre los que podrán celebraciones como fiestas o danzas, concursos gastronómicos y rogativas, entre otros- deberán quedar reflejados en las instantáneas de este certamen, que podrán ser presentadas hasta el próximo 31 de octubre.

El alcalde, José Luis Navarro, ha explicado que cada año el concurso pretende que los vecinos y vecinas de Abadiño descubran nuevos elementos de su patrimonio. «Si en otras ocasiones el certamen se ha centrado en elementos propios de la arquitectura o el paisaje de Abadiño, como sus cofradías, caseríos o fuentes, en esta ocasión queremos reflejar aspectos intangibles, pero muy indicativos de la singularidad de nuestro pueblo, como son sus costumbres», ha manifestado.

Las doce imágenes seleccionadas por el jurado ilustrarán el almanaque, que se distribuirá de forma gratuita a los vecinos y vecinas a finales de 2013. Además, el jurado otorgará un premio especial, de 300 euros, a una de las imágenes presentadas, con independencia de que sea o no incluida en el calendario. También concederá un premio a la mejor fotografía presentada por jóvenes de Abadiño de 14 a 17 años, que consistirá en un vale para la adquisición de material fotográfico.

Las fotografías deberán enviarse por correo electrónico a la dirección «lehiaketa@abadiano.org«, en formato jpg y con una resolución mínima de cinco megapixeles.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.