Gaur hasiko dira Muntsaratzeko jaiak donien-atxa jasota

Iturria: Abadiñoko Udala.

Urtero ohi den legez, donien-atxa altxatzearekin hasiko dira gaur Muntsaratzeko jaiak. Hilaren 15era bitartean hogeita bost bat ekitaldi daude aurreikusita adin guztietako jendearentzat. Horixe azpimarratu dute Abadiñoko Udalaren babesarekin programa antolatu duten Muntsaratz Auzo Elkarteko kideek, “auzoko txiki, heldu zein nagusiendako jarduerak izango ditugu”.

Ekitaldi gehienak lehenengo asteburu honetan izango dira Muntsaraztorre inguruan. Parrilada, auzo-bazkaria, xakeko aldi bereko partidak eta buruhandiak dira iragarritako ekitaldi batzuk. Hurrengo asteburuan kirola izango da nagusi. Irailaren 13rako umeen futbito txapelketa dago antolatuta eta 14an V. duatloi txikia egingo da.  Iaz 225 izen-emate izan zirela kontuan izanda, parte hartze handia espero da bigarren jarduera horretan.

Jai egitarautik azpimarratzekoa da, bestalde,  bihar egingo den umeendako eta helduendako jolas parkea. Besteak beste, bertan izango dira, goiz eta arratsalde,  haur eta helduendako puzgarriak, bideojokoak, bat formulako simuladoreak, giza futbolina, ludoteka edo  jumping aparatuak.

MUN0001

Muntsaratzeko jaiak gaur hasiko dira Abadiñon. | ARGAZKIA | I. Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.