Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
8:50 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

DANTZARIEN ARDURADUN OHIA | Juan Luis Azkarraga «Izurtzako oinarrietako bat» hil da

Juan Luis Azkarraga

Iturria: Gerediaga Elkartea

Agur Juan Luis Azkarragari Irailaren 7an, dantzariak eta herriko bandera nagusi, Izurtzatarrak Santa Agedan herriko jai nagusietariko bat gozatzen bilduta zeuden. Aurten Izurtzako banderak ofizialki udalak herriko ikur giza onartu zuela 20. urteurrena gogoratuko denez, bandera hura astinduz Agintariena burutzeko prestatzen ari zirenean bandera mugitu behar zuena Juan Luis Azkarraga zendu zelaren berria ekarri zuten.

Nahiz eta txarto zegoela jakitun egon, itxaron mina ez da txikiagoa lagun bati agur esan beharra dagoenean. Juan Luis izan da bere bizi guztian Izurtzako oinarrietariko bat; Gerediagatarrok beti aurkitu dugu berarengan lanerako beti prest zegoen lagun handi bat. 1967an Mendigain dantza taldea sortzerakoan eta bandera berria eskuratzerakoan bera izan genuen zutabe nagusietarikoa. Berak astindu behar zuen bandera garai hartako udaletxe frankistak ez bazuen galarazi baina bere herrian barik Arrateko jaietan kulunkatu zuen herriko ikurra. Urteetan bere gain izan du Izurtzako dantzarien ardura, bere lanaren bidez mendeetan iraun duten dantzak eta erritoak  belaunaldi batetik beste belaunaldi batera transmitituz.

Mila esker Juan Luis, emandako guztiagatik eta lasai zure bihotzeko bandera jarraituko dugulako kulunkatzen!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu