AMOREBIETA-ETXANO |Bibliotekak abian jarri du programa berria

Iturria: Amorebieta-Etxanoko udala. Abajo en castellano.

Zelaieta zentroko liburutegiak abian jarri ditu 0-7 urte bitarteko umeen artean literaturarekiko interesa pizteko eta sustatzeko hainbat ekintza.

Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa ere indartu nahi da, ahozko hizkuntza, eta ipuinen irudimena erabilita. Afektibitatea, komunikazioa, irudimena, ahozkotasuna eta arte-adierazpena, eta literatura jorratuko ditu programak, abestiak, altzo-jolasak, ipuinak, poesia, errimak, esaerak, jolasak, eta abar tarteko, modu ludiko eta dibertigarrian beti ere.

Istorioak kontatzeko plazerra eta liburuen ezagutzak dakarren liluraz gozatzeko gunea sortzea da helburua, guztia era ludikoan. Espazio horretan, partaideen joerak eta adinak aintzat hartuta, estrategia egokiak hautatuko dira umeengan irakurtzeko eta liburuak ezagutzeko gogoa piztea xede. Liburuen orrietan egingo dituzten aurkikuntzek bizitza osorako ekarriko dizkieten onurez jabetzea da helburu nagusia.

Programak dirauen bitartean, ezinbestekoa da umea saio guztietara pertsona heldu berberarekin etortzea. Interesa dutenek irailaren 15etik 19ra bitartean eman ahalko dute izena Bibliotekan.

Jarduera egoki gara dadin, beharrezkoa da partaideen kopurua mugatzea: 10 haur heldu banarekin. Interesdunak gehiago izanez gero, zozketa egingo da.

Hiru jarduera daude programatuta:

1.- AZALERAKO IPUINAK. ( 0-3 urte).

2.- IRAKURKETA KLUBA. (3-4 urte).

3.- KONTUleku. ( 5-6-7 urte).

Informazioa: Zelaieta zentroko liburutegian eta http://liburutegiak.blog.euskadi.net/amorebieta-etxano webgunean.

______________________________________

La biblioteca de Amorebieta-Etxano pone en marcha un nuevo programa para fomentar la lectura entre los más pequeños

La biblioteca del Centro Zelaieta ha puesto en marcha una nueva serie de actividades para iniciar y fomentar el interés por la literatura en los niños-as de 0 a 7 años, ya que serán los futuros usuarios-as de las bibliotecas.

Así mismo, se pretende potenciar la comunicación entre padres-madres e hijos-as mediante el lenguaje oral y la imaginación de los cuentos. El programa trabajará la afectividad, la comunicación, la imaginación, la expresión oral y artística y la literatura mediante canciones, altzo-jolasak, cuentos, poesía, rimas, refranes, juegos,…de manera lúdica y divertida.

Se pretende crear un espacio donde se recoja el placer de contar historias y la fascinación de conocer nuevos libros, todo ello de manera lúdica y divertida. En ese espacio, con las particularidades de cada participante y acorde a su edad, se utilizarán estrategias adecuadas en cada actividad para fomentar la lectura y el interés por los libros en los niños-as. Sobre todo, se potenciará el que tomen consciencia de los beneficios que aportan los libros para toda la vida.

Para acudir a estas actividades es obligatorio que el niño-niña acuda siempre con la misma persona adulta durante todo el programa. Las inscripciones se podrán realizar del 15 al 19 de septiembre en la Biblioteca.

Para asegurar la buena marcha de las actividades es necesario delimitar el número de participantes, 10 niños-as y el-la adulto-a. En caso de que hubiera más interesados-as se sortearán las plazas.

De momento se han programado tres actividades:

1.- AZALERAKO IPUINAK. ( 0-3 años).

2.- IRAKURKETA KLUBA. (3-4 años)

3.- KONTUleku. ( 5-6-7 años).

Más información: -En la Biblioteca y en     http://liburutegiak.blog.euskadi.net/amorebieta-etxano

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.