Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
6:48 am,
temperature icon 11°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 31 Km/h

Boteprontoan | IBAI ZABALA | “Ez daukat berbarik zaleek sentiarazten didatena deskribatzeko”

I.G.

Ibai Zabala udan guztion ahotan izan den pilotaría da. Berriztarrak Olaizola II bikote zuela Zarautzen irabazi zuen eta 11 partidu irabazi zituen segidan. Baina, Irujorekin Bilboko Aste Nagusiko torneoa galdu zuen. Gainera, ‘Baske Street Boys’ rock taldeko abeslaria da. Gure boteprontoko galderak umorez erantzuten ez da atzean geratzen.

ZABALA MUGALARI

Ibai Zabala Iurretako Olaburu frontoian. |PHOTO | Iban Gorriti

– Pilotaleku bat: Labrit

– 2008ko maiatzak 23: zer gogoratzen duzu? Poza, jaia eta juerga egun bat.

– Eta 1987ko maiatzak 14? Gogoratu ezer, baina seguru negar egin nuela… kar, kar, kar.

– Ahazten ez duzun beste egun bat? 2010eko maiatzakk 17, sekula ezagutu dudan pertsonarik onenaren agurra.

– Film bat: Cadena perpetua.

– Txikitako idoloa: ‘Cuco’ Ziganda.

– Usain bat: Ebaki berri den belarra.

– Itsasoa ala mendia: Mendia.

– Zein irakasle lausengatzen zenuen?: Gaztelerazkoa, okerren  ikasgai horretan nenbilen.

– Noizbehinkarako rock talderik badaukazu?: Bai, Baske Street Boys.

–  Zabala distantzia laburretan (kaiolan) hobea da ala bikoteka? Bietan ahal dena egiten ahalegintzen da.

– Pilotari ez bazina izan, zein kirolari izango zinateke? Kirol diferenteetan arituko nintzateke.

– Areitio igo duzu inoiz Areitiorekin? (Barreak): Areitio ez, baina Goiuria behin baino gehiagotan igotzea tokatu zaigu.

Ibai Zabala Iurreta Junio 2014 IBAN GORRITI1

Gorria ala urdiña? | PHOTO | I. Gorriti

– Lotsatuta gorri ala inbidiaz jota urdin?: Ez naiz kolore horiekin identifikatzen, esperantzaren berdea nahiago.

– Gehien lo egin duzun eguna?: 9 hilabete, amaren sabelean… jajajaja.

– Sekula huts egiten ez duen zaleak dituzu. Zer esango zenieke?: Ez daukat berbarik sentiarazten nautena deskribatzeko ezt a nik eurenganako zer sentitzen dudan adierazteko.

– Titinek agur dio. Zer sentitzen duzu?: Kirol mailan miresmena.

–  Uda ostean edota urtarrilaren 1ean asmoak?: Nagoen lekuan mantentzea.

– Abesti bat: Ume Gaiztuak taldeko ‘Baionako katuak‘.

– Zer egin 30 urte baino lehen? Ostean egingo zenuekeen berdina, zoriontsu izan eta bizi.

PELOTA

Ibai Zabala berriztarra eta Iñaki Iza zornotzarra. | PHOTO |I. Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu