Asteartea,
2024ko Martxoak19

MugaKultura

loader-image
Durango
9:02 am,
temperature icon 14°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Txistu Egunaren XIV. edizioa ospatuko da bihar Amorebieta-Etxanon

ITURRIA | Amorebieta-Etxanoko udaleko prentsa oharra.

 

TXISTU EGUNA

Txistu Eguna Amorebieta-Etxanon.

Txistu Egunaren XIV. edizioa ospatuko du Udazken Herrian zehar egun berean hainbat txistu talderen doinuak entzun eta banden musikaz gozatzeko aukera izango dute zornotzarrek.

Bost hauek izango dira ekitaldian parte hartuko duten bandak: Eibarko Usartza Txistu Taldea, Bermeoko Kankinkabara Taldea, Durangoko Jaizale Txistu Taldea, Bakioko Txistulari Banda eta Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistu Taldea.

Egitaraua hauxe izango da:

18:00- Txistu talde bakoitzaren kalejira herriko hainbat tokitan barrena: Hirigunea, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Vivendas de Bizkaia eta Andrandi

19:30- Talde guztien kalejira herrian zehar: Udaletxea, Luis Urrengoetxea, Euskal Herria plaza (txistu saioa), Larrabide, Kalbarioa (txistu saioa), Gregorio Mendibil, Gernika plaza (txistu saioa), Nafarroa plaza (txistu saioa), Gudari, Txiki eta Otaegi, Zelaieta parkea, Harrison parkea (txistu saioa).

 

Udazken Txistu Taldekoek eskerrak eman nahi dizkiete Ametx erakunde autonomoari, eta Alcoa Fundazoari, ekitaldia antolatzeko eskainitako laguntzagatik.

Udazken Txistu Taldea

Udazken Txistu Taldeak, txistuaren zabalkundearen alde lan egiten du. Txistua herri folklorearen elementu garrantzitsu bat izanik, bera zabaltzea eta herriaren bizitzan uztartzea da helburua. Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen dute eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten dira

.

Horrez gain, duela 15 urtetik hona, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen dute eta, bertan, txistulariez gain, gonbidatutako metalek, abesbatzek, dantzariek eta kantariek hartzen dute parte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu