SARITUAK | Amateur eta profesionalen arteko ‘zubia’ zeharkatzen dabil LaukaTeatroa

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

LaukaTeatroak aurkeztutako ‘Amodioaren ziega’ antzezlanak jaso du 2014an Zubi proiektuak ematen duen sari nagusia. Durangoko Eneko Sardoy eta Joana Ocaña, Berrizko Nazaret Froufe eta Zumaiako Urki Muguruza dira Lauka Teatroa.  Lauren arteanantzezlan baten ekoizpena aurrera eramango dute hutsetik hasita.

Leioako Ondiz dorretxean izan gara antzerki taldeko lau protagonistekin. Mugimenduak probatzen eta zehazten egindute astea,  “antzezlanaren eskema nagusia edo hezurduraizan godena”, zehaztu digu Eneko Sagardoyk. Eta AnderLipus izan dutela guntzen. “Baina argi utzi nahi dugu bera ez dela antzezlanaren zuzendari. Teatroko laurok gara zuzendari. Anderrek aholku onak ematen dizkigu, guk halan eskatuta”.

Euskal Herriko zortzi antzerki erakundek ipini zuten abian 2012an Zubi proiektua helburu nagusi batekin: Euskal antzerki‑ikuskizunak hedatzeko eta sustatzeko aukerak gehitzea, sorkuntza‑fase guztietan, proiektuaren sorretatik hasita proiektua hedatzeko fasera arte.

Lauka Teatrokoekhori da jasotzen hasita daudena: laguntza ez bakarrik maila artistikoan, teknikoan, juridikoan eta marketin zein salmentari dagokionean, besteak beste.

IMG_20140922_222039

Nazaret, Joana, Urki eta Eneko. | ARGAZKIA | Lauka Teatroa

| HASI |

Arte drama laborategiak urtero antolatzen dituen ikastaroan bat egin zuten talde modura, inprobisaziotik: “Manex Fusch irakasleak laurok atera ginduen ‘Amodioaren ziega’ testuarekin inprobisatzen eta bera izan zen lehenengo atal demodura zerbait egin genezakeela esan ziguna”.

2013ko apirilean izan zen hori. Enekok, Joanak eta Nazaretek elkar ezagutzen zuten, hirurak Karrika antzerkit aldean ibilitakoak ziren-eta. Urkirekin lanean lehenengo zaritu zirenin probisazio klasean.  Irakasleak botatako erronkari lotu eta bereizi ezin dirao rain. Eta ez daukate argi: “guk aukeratu ote genuen antzezlana bera, ala testuak berak gu”.

| HAZI |

Kontuak kontu, Zubi proiektuan murgiltzeko izen bat behar zuten eta izana bilakatuta                Lauka Teatroak lehen pausoak ematen hasi zen.  Noraino? “Guk ere ez dakigu, esku artean daukaguna da garrantzitsua orain eta horri eman nahi diogu atentzio guztia”, argitu du Nazaratek.

Pozik aurkitu ditugu lau lagunak. Ilusioak gainezka. Ikasten dabiltzala, hazten ari direla. Esperantza, ziurtasuna, jauzi kualitatiboa,… berba horiek aipatzen dituzte. «Antzerki profesionala lagun artean burutzeko” aukera daukatela esanez laburbildu dituzte sentsazio guztiak.

| GAKOA |

Euren proiektua hautatua izateko gakoetako bat talde modura hazteko dituzten aukera handiak nabarmendu dituzte: “Deialdiko profilera oso ondo egokitzen ginen. Talde gazte bat, profesionaletara salto egiteko prest, norbanako ibilbide interesanteekin… eta aholkularitzaren beharra daukana. Eta artistikoki ere gaia interesgarria gustatu zitzaien”.

| GAIA |

“Harrapatuta dauden bi pertsonen maitasun istorio bat, askatasunik gabeko lekubatetan, baldintzatuta daudenak”. Enekok eta Urkik horrela laburbiltzen dute Xabier Mendigurenek  2004an argitaratu eta 10 urteberanduago eurak prestatzen dabiltzan lana. “Egoeraren gordintasuna interesgarria da; askatasunagaitik borroka egitea hain askatasun gitxi dagoen leku baten. Maitasunak horrelako distantziak edo itxierak gainditzen dituen ala ez.  Eta horrelako egoerak bere egunerokotasun bat daukate”. Ikus-entzuleengan galderak eragitea nahiko lukete.

Horretarako, oraindik antzezlanaren estetika garatu barik badute ere,  lan “teatrala” izatea nahi dute. “Parafernalia gutxikoa”, giza harremanak direlako istorioaren mamia. “Orain arte oso gutxitan erakutsi den errealitate bat taularatzera goaz”.

| ESTREINALDIA |

Eguna eta lekua zehaztuta daude estreinaldirako: 2015eko otsailaren 26an, Kultur Maratillan, Leioan. “Antzokia beteta. Emozioak gainezka. Jendea sarrera barik. Presioa ere bai, ikusmin handia dagoelako gugan”. Estreinaldia irudikatzeko esan eta horiek esandakoak.

Oraindik bideluzea dute egiteko lau protagonistek. Durangon eta Leioan egin duten egonaldien ostean, beste pare bat geratzen zaie. Bien bitartean, antzerkilan baten ekoizpenak ematen dituen bestelako zereginetan ere murgilduko dira, zenbaki, lege eta merkatuko salmenta estrategietan. Hori guztia, amateur izatetik profesionalen mundura zubia zeharkatzeko.

 

Lauka Teatroa birala…

https://www.facebook.com/laukateatroa?fref=ts

@LaukaTeatro

6b0267_fcbe2e17060c45cd9725b805fa03bd79-1

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.