Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
10:06 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 69 Km/h

Etxez etxe eskualdea ezagutzeko aukera Ondarearen Europako Jardunaldietan

jardunaldiakGarai.proiekzioa

ARGAZKIA | Gerediaga Elkartea

Izaskun Ellakuriaga

Etxe mota asko dago eta eraikina baino gehiago izan dira beti. Etxeak, bestetik, asko aldatu dira historian zehar eta zeregin askotarako erabili izan dira garaietara eta bizimoduetara moldatuz.  Etxeen garrantzian oinarrituta antolatu dira aurten Ondarearen Europako Jardunaldietan.

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen du Bizkaia osoko ekitaldiekin liburuxka. (LINK: http://www.bizkaia.net/home2/Archivos/DPTO4/Noticias/Pdf/folleto_Jep2014_def.pdf?idioma=EU&bnetmobile=0) Guztira 150 jarduera antolatu dira Bizkaia osoan, horretako 20 Durangaldean.

Eskualdea ikuspegi diferente batetik ezagutzeko aukera eskaintzen dute jardunaldiok: Amorebieta-Etxanon, esaterako,  herrian zehar arkitektura garaikideko adibideak identifikatzeko aukera dago. Berrizen, etxebizitzak gizarte-mailaren ikur modura aztertuko dituzte. Durangon, komentuetara bisita antolatu dute. Elorrion, herriko etxe eta jauregiak izango dira aztergai. Ermuan XVI. Mendetik XIX. Mendera etxeen bilakaera zein izan den ezagutu ahal izango da. Garain, RTVEk 1980an ‘El Caserio Vasco’ izenburupean Momoitoganekoa baserrian grabatutako erreportajea erakutsiko dute. Iurretan, sukaldeetako zeramika ontziak ezagutuko dituzte. Mañarian herriko etxe esanguratsuenetatik bisita gidatua antolatu dute. Otxandion errementarien etxebizitza baten erreplika jarriko dute. Eta Zaldibarren, eusko etxegintza herrikoiari buruzko erakusketa izango da.

| ENFOKATU DURANGALDEA | Urkiola Landa Garapenak eta Gerediaga Elkarteak Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibarko Udalekin batera argazki-rallya antolatu dute.  Jardunaldietako partehartzaileei euren begiekin ikusitakoa eta argazki kamerekin jasotakoa partekatzeko gonbitea luzatuko zaie. 50 argazki onenekin albuma sortu eta erakunde antolatzaileek  emango dute. Flickr-en botu-kopuru handiena lortzen duenak ere saria eskuratuko du.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu