Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
6:03 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

ABADIÑO | Barikuan III. Baserri eguna ospatuko da

Iturria| Abadiñoko Udaleko prentsa oharra.

Datorren barikuan III. Baserri Eguna ospatuko da Abadiñon. Baserriari eskainitako jardunaldi horretan salgai jarriko dira herriko baserritarren ekoizpenak eta baserri munduarekin zerikusia duten tailerrak eta jolasak antolatuko dira haur eta nagusientzat. Alluitz Natura taldeak Abadiñoko Udalaren laguntzarekin antolatutako ospakizun horren bidez ezagutzera eman nahi da zeinen garrantzitsua den lehen sektorea mantendu eta kontsumo arduratsua bultzatzea, Jose Luis Navarro alkateak adierazi duenez.

Ekitaldiak arratsaldeko bostetatik zortziak bitartean egingo dira Traña-Matiena plazan (euria bada, frontoian). Txosna bat jarriko da ortuari, ezti, ogi, gazta, txakolin eta beste hainbat produkturekin, denak ere Abadiñoko baserrietan eginak. Orobat egongo dira haurrendako tailerrak: plastilina ekologiko, artile eta herri-kiroletako tailerrak, talo txokolateduna egiteko tailerra eta hainbat jolas, euren artean III. Txapela Jaurtiketa Lehiaketa. Txapel jaurtiketak maila bi izango ditu, bata haurrentzat eta bestea nagusientzat, eta txapeldunek Eusko Labeleko produktu sorta bana eramango dute. Abadiñoko baserritarrek ardiak eta ahuntzak ere eramango dituzte umeek bertatik bertara ikusi eta ikutu ditzaten.

Egitarauaren barruan beti ere, ondoko egunetan eskolaume talde bat eta beharrizan bereziko pertsona batzuk Abadiñoko Alluitz Natura baserrira joango dira ikustera zer den baserriko lana eta bizimodua, nola egiten den Idiazabal gazta, nola lantzen den artilea e.a..

Alkateak herritar guztiak animatu ditu Baserri Eguneko ekitaldietan parte hartzera. “Abadiñoko baserritarren eguneroko lana gure herriko ondare ukiezinaren zati garrantzitsuenetako bat da eta Udalak bere babes osoa eman behar dio aurrera jarrai dezan eta ezagutua izan dadin”, esan du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu