Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
10:52 am,
temperature icon 14°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

KMOVIE LEHIAKETAKO BIGARREN SARIA DURANGORA | «Txakurra izan behar euskaraz berba egin diezaguten?»

Izaskun Ellakuriaga

“Zaunk” lanarekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Kmovie lehiaketako bigarren saria Durangora etorri da. Ixone Aroma, Aritz Lasa, Gorka Madrazo, Nerea Arregi, Asier Vera eta Saioa Agirre daude euskaraz egiten dugun erabilerari buruzko lan kritiko honen atzean.

10671433_10152811915958249_1039941877287073581_n

KMOVIE | ARGAZKIA | Amaia Arrizabalaga

Ikastaro batetik sortutako ideia udako arratsalde batean gauzatu zuten gazteek. Batzuk antzezle, beste batzuk ez, Mara txakurrak lan “perfektua” egin zuela nabarmendu du Saio Arregik eta lana egiten izan zuten “giro ona” azpimarratu du.

Zapatuan izan zen sari banaketa Gernikako Astran. Durangoko jaietatik eskapadatxoa egin zuten Gernika-Lumora, disfrazak jantzita. Mozorrotuta zeuden bakarrak izan ziren eurak, eta Mikel Rueda zuzendariaren eskutik sarituak zirela entzutean zalapartarik ez zela falta kontatu digute.

Sariko 4.000 euroak zertan gastatu erabakitzeko daukate oraindik. “Kartoi plumazko txekea etxean daukat oraindik,  horrekin zer egin pentsatzeko batu beharko dugu laister”, zehaztu digu Saioak.

10352391_10152811916538249_1256853741930074138_n

KMOVIE | ARGAZKIA | Amaia Arrizabalaga

 

 

BIDEOA

Sipnosia: Askotan nahiz eta euskeraz jakin pertsonari erderaz egiten deutsagu. Baina txakurrei? euskeraz beti ezta? Hamen dozue horrelako situazio bitxi bat gure pertsonaiak bereala konponduko duena. Egin Zaunk!

Link:  http://vimeo.com/102104093

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu