BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA | Mallabian izango da laugarren kanporaketa igandean

Izaskun Ellakuriaga

Bizkaiko Bertsolari Txapelketeako laugarren kanporaketa igandean egingo da Mallabiako frontoian, 17:30ean. Orain arteko kanporaketan, Durangaldeko bertsolarien lana danetarikoa izan da.

SONY DSC

Eneko Abasolo iurretarra izan da hirugarren kanporaketako irabazlea. | ARGAZKIA | Bertsozale Elkartea

Astegoienean, Mungian, Eneko Abasolo iurretarra gailendu da 377 punturekin eta zuzenean finalaurrekoetara sailkatzeaz gain orain arte puntu gehien batu dituen bertsolaria izan da.  Finalaurreko saioa Etxebarrin izango du azaroaren 22an. Beñat Ugartetxea mallabiarra ere finalaurrekoetan izango da Galdakaon jokatu zen lehen kanporaketa 372.5 punturekin irabazi eta gero. Urdulizen egokitu zaio finalaurrekoetako saioa azaroaren 30ean.

| SAILKAPENARI ITXARON BEHAR | Kanporaketa fasean parte hartzen duten Durangaldeko bertsolari guztiek bete dute euren lana. Eneko Abasolo eta Beñat Ugartetxea finalaurrekoetara sailkatu dira zuzenean, baina besteek  geratzen diren bi kanporaketetako puntuazioen zain egon beharko dute. Aitor Bizkarra abadiñarrak, baina, aukera guztiak galdu ditu 316.5 punturekin. Garikoitz Sarriugarte zaldibartarrak 354 puntu eta Gorka Lazkano berriztarrak 342 puntu dituzte. Puntuak kontuan hartuta eta zuzenean sailkatu diren bertsolariez gain, beste seirendako dago lekua finalaurrekoetan. Orain momentuan,  Garikoitz laugarren eta Gorka Lazkano seigarren daude kanporaketen sailkapen orokorrean.

Bi asteburu barru jakingo dugu zenbat ordezkari izango dituen Durangaldeak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan. Momentuz hiru: Eneko Abasolo, Beñat Ugartetxea eta txapelketa finalaurrekoetan hasiko duen Miren Amuriza.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.