Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
2:40 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

IZARO ANDRÉS | ‘Aterkietan’

IZaro

Izaro Andrés

Euria heldu da gaur, aspaldiko partez. Bisita egin zigun atzo, gaur helduko zela abisatzeko edo. Domu Santuak sortutako malkoak irrigarri ez geratzeko edo.

Belazeak kolore arrez janzten hasiak ziren jada; behingoz berdearen ditxosozko moda pasatu zela sumatzen edo. Baina ez. Pixka bat beranduago heldu da euria, beranduago besterik ez. Gu ere heltzen gara berandu, modatik pasatu gabe; belazeak bezala.

Berandu heltzen gara gugana. Maalouf-ek (Eldesajuste del mundo, 2009: 249)ondo argitu zuen behin iragana iragan izateko denbora pasatzea baino zerbait gehiago behar dela; muga hipotetiko bat eraikitzea beharrezkoa omen da. Muga bat non bizitza horren protagonista denak helburu lortu bat, garaipen txiki bat, zerbait ikus dezakeen lerro gainetik hanka pasatzeko. Errespetu propioa, duintasuna, mugaren marra lurrean egiteko beharrezkoa den klera. Hori gabe, pasa daitezke egunak, hilabeteak, urteak, hamarkadak… ez duela ezertarako balioko. Einsteinek plazaratutako Denboraren Erlatibotasunaren Teoria era ez zientifikoan aplikatzeko beste zirrikitu bat. Bestalde, horrek hankaz gora utziko luke “denborak dena sendatzen” duen baieztapena, eta Domu Santua berriz, bihar edo etzi, ospatu beharko genuke kontsolamendu erantzukizun nagusia beregain hartzen duen esaldi hori gutxietsiko bagenu. Auto-heriotza erabaki gehiegi, aukeran.

expo2

«Etxean geratzea justifikatu behar ez dezaten, nork nahi du ba euritara irten hotz egiten duenean?» | ARGAZKIA | Iban Gorriti

expo2

| JAI GURE BURUARI | Beraz, eman diezaiogun jai geure buruari. Errazagoa da denborari sendatzen uztea, norberak norbere burua, denboratik at, sendatu behar duela ulertzea baino. Agian horregatik heldu da euria berandu. Pentsatu du, apika, gizakia kritikotasuna irabazten, gaitzen doala, norbere bizitzaren bridei eusten, pentsatzen, erabakiak hartzen, okerrak onartzen, akatsak zuzentzen. Agian horregatik eman nahi izan die independentzia. Baina konturatu da ezetz.

Konturatu da nahiago dutela errua kanpora bota eta etxean gorde. Konturatu da gizakiak goibel egon nahi duela, oporraldiaren ostean, bai edo bai;ahul, norbere miseriak sortzen. Hortaz, etsita, etortzea erabaki du euriak. Igande arratsetan goibel egoteagatik beren burua justifikatzeko beharrik izan ez dezaten; justifikatua baitago goibel egotea igande arrats euritsuetan. Etxean geratzea justifikatu behar ez dezaten, nork nahi du ba euritara irten hotz egiten duenean? Bakoitza bere bidean itsututa joatea justifikatu behar ez dezaten, aterkien azpian. Zergatik bestela saltzen dira gero eta aterki txikiagoak?

* Izaro Andres (Mallabia, 1993) Komunikazioko ikaslea da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu