Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
11:14 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

GUTUNAK | Durangoko Azokan ere, izan zaitez sarekide!

Sarek, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko sare herritarrak, ekimena deitu du Durangoko Azokarako. Abenduaren 7an izango da, Landakon, eta herritarrei sarekide egiteko gonbidapena egingo zaie bertan.

Sare herritarra

Sare herritarrak sarekide izateko gonbidapena egingo du Durangoko Azokan. Durangaldeko zenbait sarekidek abenduaren 7ko ekimenerako deialdia egin dute Landakon. Euskal preso politikoen dispertsioa azaltzen duen liburuxka mundu osora zabaltzeko dinamika aurkeztu genuen irailaren 20an, eta ordutik, herriz herri zein auzoz auzo gabiltza dinamika horretan murgiltzen. Izan ere, liburuxka ahalik eta leku eta esparru gehienetan konpartitzeko, herritarren partaidetza ezinbestekoa izango da. Sarea ehuntzeko, izan gaitezen sarekide!

sare

ARGAZKIA | Sare

Argi dugu. Dispertsioa amaitzea urgentziazko neurria da. Giza ikuspegitik, presoei eta euren senide/lagunei ezartzen zaien zigor gehigarria delako. Konponbidearen ikuspegitik, Euskal Herriko gatazka konpontzeko beharrezkoa delako. Euskal Herriko gehiengo zabal batek konpartitzen duen eskaera da dispertsioa amaitzea. Horregatik guztiagatik, presoen etxeratzea ahalbidetu nahi du Sarek.

Durangoko Azoka ere sarea ehuntzeko topagune izan dadin nahi dugu. Abenduaren 7an, 12:00etatik 13:00etara, work-kafe erraldoia burutuko dugu Landako Gunearen ondoko plazan.  Dispertsioaren inguruan hitz egiteko, konpartitzeko, hausnartzeko, eztabaidatzeko… Horretarako Dispertsioaren liburuxka erabiliko dugu eta bertan sarekide ezberdinekin hitz egiteko parada izango dugu. Kezkak, ekarpenak, ideiak, galderak… Den denak beharrezkoak ditugu gure erronka aurrera eramateko, dispertsioarekin lehenbailehen amaitzeko.

Ekitaldiari amaiera emateko, argazkia aterako dugu 13:00etan, Bilbon urtarrilaren 10ean garatuko den manifestaziorako deialdia babesteko.

Dispertsioarekin amaitzera goaz!

Euskal preso eta iheslari politikoak etxera!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu