Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
4:49 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

49. AZOKA | Astola urtekaria: Durangaldeko Istorioz eta historiaz betea

Izaskun Ellakuriaga 

Kanpokoa gehiago ezagutzen dugu etxekoa baino.  Hori gertatzen zaigu askori.  Zenbat dakizu Durangaldeaz?

Gerediaga Elkarteko bazkide talde bat alkartu ginen orain 9 urte eta proiektu interesgarri bat abian ipini genuen: Durangaldeari buruzko ikerketak argitaratzea. Eginda zeudenak batzuk, eta berriak enkargatu.

Durangaldea zaindu, ikertu eta zabaldu. Gerediaga Elkarteak dituen hiru helburuekin bat eginez hasi ginen abentura honetan eta dagoeneko kalean dagoen zortzigarren alea aurkeztu nahi dizugu.

 

  • Bazenekien Oromiñon urtegi bat edota Gazteluan golf zelai bat egitekoak zirela?
  • IDEAS
  • Ezagutzen dituzu Urkiolako Natur Parkeko kobazuloak?
  • KOBAK
  • Entzun dituzu Durangoko heretikoen istorioak?
  • HEREJES
  • Margarita Maturanak munduan zehar bizi izandakoak irakurri dituzu inoiz?
  • MATURANA
  • Durangoko tren geltokiko biltegia ikusi duzu inoiz barrutik?
  • AGUR GELTOKIA
  • Zelan ospatzen ziren aintzina Durangon karnabalak?
  • SURRANDIAK 2
  • Parra tabernako lau hormatan izandako istorioak badakizkizu?
  • LA PARRA
  • Zenbat eta zelango mapatan agertzen da Durangaldea historian zehar?
  • MAPAK
  • Regoyos margolariak nundik ibili zen Durangon?
  • REGOYOS
  • Zenbat erlojugile eta erloju publiko dago eskualdean?
  • ERLOJUAK

Galdera guzti horiei erantzuna aurkitu dezakezu 2014an argitaratu dugun Astola urtekarian.  Kontu askok harritu egingo zaituzten ustea daukagu lantaldean, gu ere harritu gaitu eta. Durangoko Azoka egunetan, Gerediaga Elkartean izango da salgai. Gero, Durangaldeko ohiko dendetan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu