Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
8:50 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 63 Km/h

49. AZOKA | Durangoko Azokak ateak zabalduko ditu bihar

 

 

 

Ikasle Eguneko ekintzetan Euskal Herriko 36 ikastetxetako 1170 ikaslek parte hartuko dute.

  1. Edizioaren inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.

 

 

  1. Durangoko Azoka bihar 10:30ean zabalduko dute, eta hortik aurrera jardueraz betetako lau egun etorriko dira. Bihar Ikasle Eguna izango da, eta goizean milaka ikasle espero dituzte antolatzaileek. Euskal Herriko osoko 36 ikastetxetik etorriko diren 1170 ikaslek, baina, azokako gune guztiek elkarlanean antolatu dituzten tailer eta ekitaldietan parte hartuko dute (*atxikita doa Ikasle Eguneko oharra) Azoka pulbiko osoarentzat ere egongo da zabalik. Era horretan, bisita eta erosketak egiteko laneguna aprobetxatu ahal dutenek ere aukera izango dute.

 

Gerediaga Elkarteak garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu du, Durangoko aparkalekuak mugatuak direlako. Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du abenduaren 6an, 7an eta 8an.

 

Landako erakustazokan 330 nobedade erakutsiko dira guztira 245 standetan. Horrez gain, aurten lehenengoz, autoekoizleei eskainitako stand berezia izango da Areto Nagusiaren ondoan. Guztira 16 idazle eta musikarik eman dute izena. Azpimarratzekoa da, autoantolaketa izan dutela oinarri espazio honen kudeaketarako.

 

Musikari eta idazle asko ere hurbildukoa da Durangoko euren diskoak eta liburuak sinatzera: Gatibu, Enkore, Harkaitz Cano, Yolanda Arrieta, Maite Toledo, Markos Gimeno, Angel Gallo, Aitor Arana, Yoseba Peña, John Andueza… besteak beste.

 

Areto Nagusian inagurazio-ekitaldi ofiziala 18:30ean hasiko da. Erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariek parte hartuko dute ekitaldian. Sarrera-hitzaldia, berriz, Sèrgi Javaloyèsk emango du. Okzitania da 49. edizioko kultura gonbidatua eta ‘Occitània, mei qu’un país, un orizont cosmopolita’ = Okzitania herrialde batetik haratago, etorkizun kosmopolita’ izeneko hitzaldia eskainiko du.

 

Bihartik aurrera, #Dazokat argazki lehiaketa ere abian izango da Instagramen. Azokako bizipenak argazkietara ekarriz, eguneko kontzerturako sarrera irabazi daiteke. Azoka amaitutakoan, argazkirik adierazgarriena saritzeko Europako hiriburu batera bidaia oparituko da.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu