49. AZOKA | 150 proposamenek arrakasta eman diote edizio euritsu bati

Mugalari 

| Azokak helburuak beteta itxi ditu ateak 49. Durangoko Azokak

Egun baten faltan, iazko bisitari kopurua parekatu da: 120.000 azokazaletik gora

Bisitariek egitarauko ekitaldirik gehienak bete dituzte

|  Sortzaileek Durangoko Azoka euren lekua dela sentitzen dute

Salmentak mantendu egin dituztela adierazi dute editoreek eta diskoetxeek

AZOKA 2014 cierre iban gorriti

Aurtengo Durangoko Azokako azkenengo minutuak. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

 

Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak 49. Durangoko Azokaren balorazioa egin du azken egunerako ateak zabaldu orduko. Lutxo Egia guneen izenean, Olatz Osa Euskal Editoreen Elkartetik eta Amets Rodriguez Musika Industriaren Elkartetik izan ditu alboan.

Azokak entzun egin duela, Azokan berba egin dela, Azoka bizi egin dala, Azoka euriaz aparte ilusio, umore eta kultura disfrutzeko gogoaz busti dela eta Azoka sorkuntzaz bete dela azpimarratuz hasi du Nerea Mujikak prentsaurrea.

Azokako hiru egunetan iazko bisitari kopurua parekatu  gora; 120.000tik gora. Bereziki, Ikasle Eguna izan da azpimarratzekoa: ikasleen kopurua bikoiztu egin delako, “antolaketan egin den ahaleginari esker”, Nerea Mujikaren esanetan.

Guztira, 150 proposamenek arrakasta eman diote edizio euritsu bati. Durangoko Azokak aurkeztu dituen nobedadeen artean sektorearen kezkak eta erronkak aztertzeko eta konpartitzeko aurten abiatu den Gogoetaren Plazan jendeak ondo erantzun duela eta sektorearentzako beharrezko diren hausnarketak entzun direla nabarmendu du eta sektorearekin gaitegia landuz, ildo beretik jarraituko duela aipatu.

Autoekoizleentzat plaza konpartitua ere berriro errepikatzeko asmoa agertu du Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak: “Lehenengoz etorri dira eta euren lana ezagutzera eman dute, publikoarekin harreman zuzena sortu, saldu ere bai…. Balorazio positiboa egin dute”.

Laburtuta, Azoka arrakastatsu doala azpimarratu du Nerea Mujikak: sektoreari ikusgarritasuna ematen, sortzaile eta publikoaren harremanak sustatzen eta kultur ekitaldi gehienak jendez bete direlako.

Lutxo Egiak guneetako balorazioa aurkeztu du eta Nerearen hitzekin bat egin du. “Durangoko Azokak sortzaileak eta publikoa parez-pare aurkitzen direla, horrek izaera berezia ematen diola Durangori eta horregaitik sortzaileentzat euren leku bezela sentitzen dutela” , adierazi du Ahotsenea sortzaileen guneko koordinatzaileak.

Parte hartzea zentzu guztietan nabarmenduz, askoren artean egiten den Durangoko Azokaren erantzunak bere eredua berresten duela esanez amaitu du.

_MG_9370

Maria Urzainkik eta bere taldeak kantu bat idatzi diote Gerediaga elkarteari eta abestu zuten Azokako Telebistan feria izteko. | ARGAZKIA | I. Gorriti

| JENDE GEHIAGO IRUDIENEAN | Hobetu beharrekoen artean, Irudienea ikus-entzunezkoen espazioan, iaz baino jende dezente gehiago hartu duen gunean, proiekzio bakan batzuetan izandako arazo tekniko isolaturen bat, euri ugariek eragindako itoginak eta guneen arteko tenperatura aldeak zerrendatu ditu Mujikak, eta horiek konpontzeko lan egingo dutela hitzeman du.

Sektorearen erreferente den heinean, Durangoko Azokan ordezkaritza handiena duten Euskal Editoreen Elkartea eta Musika Industrien Elkartea ere izan dira prentsaurrekoan balorazioa egiten. Ordezkari biek nabarmendu dute azokaren erakuslehio izaera, sortzaileen garrantzia eta salmentak iazko berdintsuak izango direla azpimarratuz.

Datorren urtean Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Azokak 50 urte beteko dituzte. Lanean dagoeneko hasita, “atzera begirakoez gain, Azokaren antolakuntzan etengabeko hobekuntza oinarri izaatea lehenetsiko” dutela esanez amaitu du balorazio prentsaurrekoa Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak.

Cierre AZoka

Azoka amaitu da. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,