Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
8:28 am,
temperature icon 11°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA | Kristina Mardarasek jantziko dio txapela irabazleari

Izaskun Ellakuriaga

“Egin duen ixileko eta plazako beharra” eskertu nahi dizkio Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Kristina Mardaras Iurretako bertsolariari. Berak janatziko dio txapela aurtengo irabazleari. Larunbatean, abenduaren 20an, jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Bilbon, Bilbao Arenan arratsaldeko 17:30ean hasita.

image_large (1)

Kristina Mardaras iurretarra. | ARGAZKIA | www.bertsozale.eus

Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira 2014ko #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak. Oraindik finalerako  sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Oromiñokoa da Kristina Mardaras. Aintzindaritzat hartu daiteke iurretarra emakumeei bertso-plazako ateak zabaltzeko ahaleginetan. Oromiñon egin zuen bere lehenengo plaza 1982an, “Kapela” lagun zuela. Bertsolari Txapelketa Nagusi baten parte hartu zuen lehen emakumea ere izan zen. Bertso eskolako irakaslea, bertso saio eta txapelketetako antolatzailea, epaile, gaijartzailea eta bertsozale amorratua. Bertsolaritzari egindako ekarpen guzti horiengatik jantziko dio txapelketa aurtengo Bizkaiko Bertsolari txapeldunari.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu