Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:53 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Abadiñoko Anbotoko Azpiko Damak ehun bat jostailu banatu ditu 22 familia behartsuen artean

Mugalari

Abadiñoko Anbotoko Azpiko Damak emakume elkarteak  ehun bat jostailu banatu ditu  herriko 22 familia behartsuren artean, euren 33 seme-alabek ere aukera izan dezaten Gabonetako giroaz gozatzeko.

Talde horretako bozeramale Marisa Vázquezek esan duenez, jostailu gehienak  elkarteko emakumeek eman dituzte, abenduan facebook bidez elkarteak egin zuen deialdi bati erantzunez.

Banatutako jostailu gehienak bigarren eskukoak dira,  baina bakarrik banatu dira txukun eta ondo zeudenak. Denetarik egon da: pelutxeak, ikasteko jolasak, ipuinak, autoak, e.a. Marisa Vázquezek azpimarratu duenez, ekimenaren helburua izan da emakumeen elkartasunaren bitartez lortzea Abadiñoko ume bakar batek ere ez ditzala Gabonak oparirik gabe igaro. Jostailuak  Matienako lokal batean banatu dira.

200px-Rubik's_cube.svg

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu