Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
2:13 am,
temperature icon 8°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

INURRI ESKAUT TALDEA | 30 urte bidea sortuz

Inurri Eskaut Taldea

Zapatuan, abenduak 20an, Durangoko Andra Mari elizpean Gabon Jaia ospatu genuen, Sugarria pasatu lelopean. Durangoko Tabira Pastoral Barrutiko talde batzuk parte hartu genuen: Cáritas, Mesa Catequesis, Preadolescencia y Juventud, Bidebarri Otoitz Taldea, La Otra Mirada, Jaed, Pastoral de la Salud eta Inurri Eskaut Taldea.

INurri 4

Momentos del pasado sábado. | PHOTOS | I. Gorriti

Goizean, 12.00ak aldera Gabon Jaiari hasiera eman genion. 13:00etan talde bakoitzeko ordezkari bat bere taldeari buruzko aurkezpen txiki bat egin zuen, taldeak nola funtzionatzen duen eta zer egiten duten azalduz. Goizean zehar taldeen stand-ak egon ziren.

Inurri Eskaut Taldeko guraso komisioa merkatua antolatu genuen. Inurriko familia askok armairuak hustu eta 2. eskuko salmentari ekion genion 1.270 euro lortuz, taldearentzako barne
finantziaziori laguntzeko, kuotak txikiagotzeko… etabar.
Bidezko Merkataritza sustatzeko postua egon zen ere eta La Otra Mirada elkartea artisau lanak saltzeko postua jarri zuten.

INurri 1

Eguerdian, guztiok batera bazkaltzeko aukera izan genuen, Inurri Eskaut Taldeko Asabak, monitore ohiak, postrea eta kafea prestatu ziguten. Talde guztiak batera egoteko momentu paregabea izan zen, baina oraingoan talde gutxi animatu ziren.

INurri 2

Arratsaldean, tailer eta jolas desberdinak egon ziren. Honetara Durangoko eta Durangaldeko hainbat haur eta gazte etorri ziren ondo pasatzeko asmotan. Tailer eta jolas desberdinetan parte hartu ostean sorpresa bat izan zuten, Bidebarri Taldeak prestatutako txokolate beroa bizkotxoekin.

INurri 3

Jolastu eta ondo pasatu ostean, denok batera Gabon Jaiari amaiera emateko 19.00etan meza ospatu genuen. Meza oso berezia izan zen, mezulari bat bizikletan elizara sartu eta opari bat utzi zigun. Oparia zabaldu eta Belengo Bakearen Argia bertan zegoen. Orduan, denon artean elkarbanatzeko aukera izan genuen. Beraz, poztasunez eta alaitasunez ospatu genuen. 30 urte bidea sortzen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu