Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:21 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 63 Km/h

Markeliñe konpainiaren estreinua izango da asteburuan Zornotza Aretoaren denboraldiari hasiera emanez

Mugalari

Asteburu honetan emango dio hasiera Zornotza Aretoak denboraldi berriari, Markeliñe konpainiaren Kixote  antzezlanaren eskutik. Familiei zuzenduta doa, eta adiskidetasun-istorioa taularatu dute oraingoan,  Cervantesen elaberriaren pertsonaia arketipoak oinarri hartuta. Testurik gabeko ikuskizuna, non bi aktorek eta trapezista batek ametsak eta errealitatea aurrez aurre jarriko dituen istorioa alez ale aurkeztuko baitute. Ostiralean taularatuko dute lan hau, iluntzeko 20:00etan, eta larunbatean arratsaldeko 18:00etan.


Edade guztientzako musika saioz eta antzezlanez blai datorkigun denboraldiari hasiera emango dion ikuskizuna da.

Antzerkia

Estreinu lan honezaz gain, beste zortzi antzezlan taularatuko dira Zornotza Aretoan, euretako bi familiei zuzenduak.

  • De cuerpo presente, Glu Glu Produkzioak. Urtarrilaren 30ean, 21:00etan. Bat-bateko heriotza batek ahalegin paregabea eragingo du azkenean espero ez zena izango den oinordetza banatzeko. Eskuzabaltasuna eta kodizia, bihotz-zabaltasuna eta zikoizkeria ageri zaizkigu, beren gordintasun osoan.
  • Arrastoak, DEJABÚ panpin laborategia. Otsailaren 13an 21:00etan.

 

Lurrek ez du sekula bere amari buruz galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio bizitzari aurre, etxean harrapatuta bizi den aitarekin, erantzunak bilatzeko astirik gabe.

Orain amaren gorpua hilda agertu da ordea, eta galderak hasi dira berriz bor-borrean. Memoriaren zulo ezkutuenetan uste zituen sentimendu eta munstroiei egin beharko die aurre Lurrek, nahi eta nahi ez.

  • Little Gem, EM2. Martxoaren 6an 21:00etan. Maitasuna, sexua eta salsa klaseak. Hiru belaunalditako emakumeak. Urte gogoankarria.

Carol Tambor saria eman zioten Edinburgoko Jaialdian.

  • Amodioaren Ziega, Lan hau izan zen euskarako antzezlanei zuzendutako Zu-Bi laguntza-plataformak, Euskal Herriko antzokiek, konpainiek eta jaialdiek osatua bera, laguntza emateko aukeratu zuen proiektua. Apirilaren 17an, gaueko 21:00etan. Lanak ziega batean kokatu zituen pertsonaiak, eta etorkizunik gabeko maitasun-istorio hunkigarria kontatzen digu.
  • Juana, la reina que no quiso reinar, Histrion Teatro. Apirilaren 24an, 21:00etan. Joana Eroaren lekukotza irudikatzen du, era hunkigarrian. Errege-erregina katolikoen alaba, nerabezaroan eta bere gogoz kontra ezkondu ondoren, 46 urtez giltzapetuta izan zutena erregina izan baino emakume izan nahiago izan zuelako eta boterearen gainetik maitasuna defendatu zuelako.
  • Edipo, Chapitó. Maiatzaren 8an, gaueko 21:00etan. Greziako antzezlan klasikoa, talento izugarridun jabe diren hiru aktoreren eskutik honako honetan. Erabat orijinalak eta harrigarriak diren umorea eta teatralitatea erabiliko dituzte horretarako.

Familian ikusteko antzezlanei dagokienez, berriz, honako hauek dira, Markeliñe konpainiak estreinatuko duen lanaz gain:

  • Aladdin, Gorakada Teatroa. Martxoaren 14an, arratsaldeko 18:00etan. Aladdinek pertsonaia misteriotsu bat ezagutu eta aberats bihurtzeko aukera izango du, pertsonaiari kobazulo sorgindu batean dagoen olio lanpara zaharra lortzen laguntzen badio… Biziko duen ikaskuntza prozesuak, obraren izpirituak eta aberastasun plastikoak ikuskizun fin, poetiko eta adiskidetsua bihurtu dute Aladdin.
  • Minutos, Marcel Gros. Maiatzaren 22an, iluntzeko 20:00etan. Une garrantzitsuen bilatzailea eta gauza txikitxoen bildumazalea… Marcel Gros pailazoak irudimenaz egindako ibilgailua eraiki du, eta bidaian abiatuko da mundu nimiño, anitz eta dibertigarrira. Barrez eta irudimenaz egindako ikuskizuna.

 

Aipatzekoa da, bestalde, antzerkiaren atalean, 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzako Zugan ni antzezlanen lehiaketaren VII. edizioa. Maiatzaren 17an izango da emanaldia, arratsaldeko 17:00etan, eta Durango, Iurreta, Elorrio, Amorebieta-Etxano eta Igorre herrietako 100 gazte inguruk amaiera emango diote ikasturtean egindako lanari, parte hartu duten udalerrietako antzokietan antzezlanak taularaturik.

Musika

Musikaren alorreko programazioari dagokionez, berriz, joan den urteko HAIZETARA jaialdian epaimahaiaren sari berezi irabazi zuen MASTRETTA taldeak otsailaren 7an arratsaldeko 18:00etan familiei zuzenduta eskainiko duen emanaldiaz gain, Zelaieta zentroan Musika Gertu izeneko zikloaren barruan programatu direnak ere aipatu behar dira.

 

  • MBA3, Mikel Bikandi. Urtarrilaren 23an, 20:00etan. Zelaieta zentroan aurten eskainiko den lehendabiziko kontzertu honetarako, Mikel Bikandi musikari zornotzarrak hirukotea batu du: bateria, kontrabaxua eta gitarra; eta beraren azken konposizioak gozaraziko dizkigun taldea osatzen duten musikarien jatorria anitza da benetan: Guadalajara, Madrid eta Amorebieta. Zortzi musika-olerki orijinal, eguneroko bizimoduaren osagai diren paisaiak, keinuak eta egoerak.
  • untitled

    Mikel Bikandi zornotzarra.| PHOTO | Ametx

  • Sugaray Rayford eta Travelling Brothers. Otsailaren 19an, iluntzeko 20:30ean. Texaseko kantaria da Sugaray Rayford. Magnolia Route izeneko disko berria besapean hartuta datorkigun “Travelling Brothers” euskal taldea izango du lagun.
  • Canciones de Centroamérica, Lupita la Ingrata eta Lolo Callejo. Martxoaren 26an izango da, 20:30ean. Lupita la ingrata aktore eta abeslari gazteak, Roberto Castro lagun duela, rancheren eta bestelako aiherren errepertorio ezaguna eskainiko digu alez ale. Lolo Callejo y los suyos Kantabriako laukotea da, Nikaraguako, El Salvadorko, Kolonbiako, eta abarretako abestien interpretea.

Eta aurrekoa gutxi balitz bezala… beste  bi proposamen, oso bereziak:

  • Txapeldun, Organik-Kepa Junkera. Martxoaren 13an, gaueko 21:00etan. Dantza eta musika zuzenean. Hamar urtez hemendik hara ibili ondoren, motore nagusi eta lan guztien identifikatzaile mugimendua, jatorrizko musika, hitza eta umorea dituen dantza bakar-saioa dakarkigu Organikek. Valentziako El Pont Flotant konpainia da lankide dramaturgian, eta Kepa Junkera musikari bikainaren zuzeneko musika.
  • Bios Orkestraren 3 emanaldi, goizetan. Hiru igandetan, otsailak 15, martxoak 15 eta apirilak 19, eguerdiko 12:00etan. Bizkaiko musikari gazte profesionalek osatuta dagoen BIOS orkestrak, Ana Uriarte zornotzarraren zuzendaritzapean, hiru kontzertu eskainiko du, goizez, hiru egitarau bariatu aurkezturik: Karibeko musikatik hasi eta Barrokoraino, zineko soinu bandetatik ere igarota. Dohainik izango dira kontzertu hauek Zornotza Aretoko bazkideentzat.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu