Elorrio recuerda hoy a Arkaitz Bellón, un año después de su repentina muerte en la cárcel

 Mugalari

El pueblo de Elorrio recordará esta tarde a Arkaitz Bellón ‘Pantxi’. Será a las 19.30 horas en la plaza. Denunciarán la repentina pérdida hace ayer un año, cuando miles de voces alzaron la voz contra la política carcelaria que acabó con la vida del preso político «tras años de vulneración de derechos», reivindicaron.

En aquel acto y manifestación se contabilizaron 8.000 personas llegadas de todos los puntos de Euskal Herria. El mensaje aquell jornada de luto fue: «Esta política vengativa tiene que acabar».

Familiares y amistades llevan doce meses llorando y la herida les «sigue supurando», valoran amigos. En el acto se hará mención a Bellón y a Katxue. Habrá una proyección de vídeo que narra cómo fue la juventud de ambos elorriarras, su militancia y su paso por la cárcel.

Arkaitz Bellon

PHOTO |Mugalari

Aniaiz Ariznabarreta Ibarluzea Arkaitz Bellon Blancoren bikotekideak BERRIA egunkarian iaz plazaratutako gutuna.

 

Dan dan dana

Joan zoaz laztantxu eta beti arte esan nahi ez nizukeen honetan, samin izugarri honekin batera, badakit, eraiki dugunak, ez daukala parekorik. Zurekin bizitakoa, ikasitakoa, konpartitutakoa, egindako ekarpena itzela izan da maittia. Niri zaren bezala, zeunden bezala agertzeko ausardia izan duen Arkaitz bat eskaini didazu. Indartsua oso; «Apurtu ninduten…», «Krak egin neban…», «txaboluan negarrez egon naz…», «kriston ezintasuna…», «kezkatuta nago…», «ez dot ondo jokatu…», «beldur naiz…», «itxi egin naz …», «laguntza beharko dot…» onartu eta adierazteko gai izan eta, nahastuta, marmarti, burugogor, haserre eta ipurterre, batzuetan itxi arren, honi aurre egiteko determinazioa agertu eta urratsak egiten zituena. Ilusio eta bizipozak gainezka egiten zioten Arkaitz bat.

Ume batek bezala disfrutatzen zekiena, alaia, irribartsua, jostaria, bihurria, hobetzeko jarrera, jakin-mina, ikasteko irrika, proiektu eta ametsez betea, bere buruaz barre egiten zekiena, goxoa, beroa, eskuzabala, irekia, leiala , osoa, ekina, maila guztietan konprometitua eta iraultzailea. Pertsona, taldean eta baloreetan sinisten zuena… «gure esku dago» esaten zenduan beti… «Aix, me encantas»… eta zu lotsatu egiten zinen. Argazkian, otsailaren 6an ia 250 bat lagunek salatu zuten Arkaitz Bellon Blanco preso elorrioarraren heriotza Algortan.

Behin, aldi berean elkarri esan genion bezala, apustu egin eta irabazi egin dugu! Intentsoa izan da gurea, sakona, unean unekoa, eta hau, erabat presente egonda bizitzea lortu dugu, gure burua biluzik eskaini diogu elkarri. Zintzotasunez, pasioz, komunikazio etengabez, genuena une oro baloratzen, eskertzen eta gozatzen. Elkar zenbat maite genuen adieraztearekin batera, elkar zelan maite genuen argi izan nahi izan dugu, esan eta modu konszientean bizi. Beldurrak gaindituz bizi izandako maitasuna, askeago egin gaituena, hazten laguntzen diguna, betetzen duena. Norberaren buruan oinarritua. Bakoitza bere motxilarekin, eskutik helduta, aurrera elkarrekin egitea erabaki genuen… bakoitzak bere erantzukizunak asumituta, bidea eta elkarren zaintza partekatzeko konpromisoz… eta zoragarria izan da. Baldintzak baldintza eta mugak muga, sinplea eta elegantea.

Bidelagun ezin hobea izan zara maittia. Zure babes, konfiantza, konplizitate, inplikazio, laguntasun, onarpen, esker on, errespetu eta begirune osoa izan ditut… maitasuna. Begiratu ez ezik, ikusi egin nauzu. Inork ez nau zuk bezala ulertu, laztana, askotan nik neuk baino hobeto. Zu eta nire burua ezagutu eta ezagutzera emateko parada eskaini didazu, zutaz eta nire buruaz gozatzekoa… izatekoa… libre. Eta elkarri eskainitakoa hartu, eskertu eta etengabe baloratu. Mila esker bihotzez, gozada bat izan da, gozada bat izan zara, zuk hainbestetan esan doztazun moduan, «zelako harro naon».

Gure azken elkarrizketan elkarri esan genion bezela: «kriston indarra emoten doztazu, eskerrik asko hor egoteagatik» «eskerrik asko hor egoten lagatziarren, pittin», «maitte zaitut pila bat», «dana», «dan dan dana».

Gauza asko lapurtu dozkuez… gehiegi… dena ez baitago gure esku… nahi eta ezinak agortu zaitu, amorruak lehertu… baina ni, piztutako guztiarekin, gure esku dagoenarekin geldituko naiz, ikasi eta ikasten ari naizenarekin, eta batez ere, zure, nire, gure, ingurukoen, herri, zein herritarrei deutzagun eta dozkuen maitasunaren indarrarekin egingo dot aurrera… maitasuna da bide bakarra… guk, maitasunetik egiten dogu borroka… osasuna, askatasuna eta maitasuna! jtk!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,