Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:41 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

40 MINUTU ROCK |Elkartasun doinuak larunbatean Landakon

Eider Iturriaga

Eider Iturriaga

Salaketaz eta elkartasunez jantzitako notak beteko dituzte beste urte batez , Durangoko Landako Gunea, aurten ’40 minutu Rock’ jaialdiaren eskutik.

Kontzertuaz haratago doan jaialdi honetan, 12 musika taldek parte hartuko dute, 16 orduko maratoi zirraragarrian. Non bertaratzen zaretenak, musika estilo zabalaz gozatzeko aukera izango duzuen.

Indartsu hasten da beraz ‘40 minutu Rock’ festibala, Euskal Herriko punta-puntako taldeekin, baita Espaniar Estatutuko pisuzko ordezkaritzarekin.

Zea Mays, Oliba Gorriak, Enkore, Hesian, Anestesia, Iheskide, Governors, Izerdi Gorria, Betagarri, Kaotiko, Los Chikos del Maiz eta Def Con Dos taldeek osatzen dute larunbaterako kartel erakargarria.

iheskides

Elorrioko eta Atxondoko Iheskide taldea. | ARGAZKIA | Eider Iturriaga

Goiz goizetik hasiko dira zuzeneko emanaldiak, goizeko 10:30tan eta jai giroa goizalderarte luzatuko da.

Egun osoan zehar, jarraipen berezia egingo da www.40minuturock.eus web orrian argazki, bideo eta sorpresa ugariekin. Bertaratzen zaretenak ere parte hartzeko aukera izango duzue, #40minuturock hashtag-a erabilita, zuen argazkiak Twitter eta Instagramera igoz.

Oraindik aldez aurretik sarrerak erosteko aukera dago 15 eurotan, larunbatean ere sarrerak erosi ahal izango dira 18 euroen truke, goizeko 10:00tatik aurrera.

Bukatuko dira arantzaz beteriko egunak, bukatuko dira  festibal hauek egiteko arrazoiak, bitartean, 40 minutura mugatutako uneak elkartasunez betetzen jarraituko dira.

Larunbatean Durangotik Bilbora Euskotrenen ordutegi bereziak egongo dira.

KAOTIKO Iban Gorriti taldeak

Kaotiko. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , ,

Bilatu