Euskaraz Bizi | Martxoaren 27an afaria izango da Plateruenean Otxandion egingo den jai handira begira giroa berotzeko

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

Euskaraz Bizi Eguna Otxandion antolatuko du aurten Euskal Herrian Euskarazek. Seigarrenez ospatuko den jai hau apirilaren 18an egingo da, eta hitzordurako giroa berotzeko asmoarekin, martxoaren 27an, Euskaraz Bizi afaria prestatu dute. Plateruena Kafe Antzokian izango da, 21:30ean.

Ez da afari soila izango. Afalostea girotzeko Antton eta Nagorek mahaikideak kantuan ipintzeko ardura izango dute. Eta amaitzeko, Bi bala taldea. Afaritarako txartak salgai daude dagoeneko, 12 eurotan, Plateruenan eta Intxaurre tabernan.

| Apirilaren 18an Otxandiora | “Euskararen alde egotetik euskaren alde egitera” mezuarekin ospatuko da Euskaraz Bizi Eguna Otxandion. Herri euskalduna delako eta aurtengo leloarekin bat egiten duelako aukeratu dute Durangaldeko herria ospakizunerako. Egun osoko egitarau zabala izango da, herriko erabileekin batera antolatutakoa. Kontzertuen artean, Luhartz, Gozategi eta Governors taldeen izenak aurreratu dituzte.

otxandio

Apirilaren 18an, danok Otxandiora. | ARGAZKIA | EHE

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.