Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:05 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

FaGoW TOPAKETA | Martxoaren 27an ura helduko zaio El Salvadorrera Pastorari

Izaskun Ellakuriaga

Euskal Fondoak eratutako kanpaina da FaGoW (For a Glass of Water) eta Durangon, San Agustin Kultur Gunean ikusi ahal izango da amaiera. Mundu osoko pertsonek egindako bideoei esker, Pastora neskatoak daukan ondare bakarra ureztatu ahal izango du: arbola.

EF topaketa - 2

Pastora.

Fikziozko helburua bada ere, ohiartzun handia izan duen kanpaina izan da FaGoW.  Ura eskura izateko giza eskubidea aldarrikatzea lortu da. 2014ko maiatzean hasita ia 200 bideo egin dira. Bideo bakoitzak 100 kilometro imaginario zeharkatu ditu, Groningen-en (Herbehereak) hasi eta Pastora bizi den San Francisco Menendez (El Salvador ) herriraino. Baso bete ur Pastorari irudi errenkada bati esker helduko zaio datorren ostiralean, martxoaren 27an, ekimenari amaiera emanez.

 

FaGoW Topaketa San Agustin Kultur Gunean

Doako ekitaldia izango da Durangoko San Agustin Kultur Gunean arratsaldeko 19:30ean hasita. Oinkari Dantza Taldeak, Seiurtek, Durangoko bertso-eskolak eta txalapartariek jantziko dute topaketa. Kanpainan jasotako bideorik onenak ere ikusgai izango dira. Eta amaitzeko, Pastorak bere arbola ureztatzen ikusiko da.

Seiurte by Iban Gorriti 1

Berrizko Seiurte taldea. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

MULGRO proiektua

San Carlos (Nikaragua) eta Marcala (Honduras) herrietan ur errekurtsoak osotasun baten kudeatzeko estrategia mikrokontu baten ikuspegitik garatzea dauka helburu nagusi MULGRO proiektuak. FaGoW MULGRO proiektua ezagutzera emateko egin da eta  mundu mailako kanpaina bihurtu dute. Euskal Fondoak zuzenduta,   Nikaraguan zein Hondurasen diharduten Europako hiru erakunderekin batera (ACRA italiarra, Holandako CORDAID GKEa eta NZV – Groningengo Uraren Eskualdeko Agintaritza-) burutu da,  Europako Batasunak finantzatuta

“For Glass of Water – Baso bete ur” kanpaina, komunikazio- eta parte-hartze sozial- eredu bezala aurkeztuko da Nazio Batuen Hondamen-Arriskuen Murriztapenaren inguruko Munduko Hirugarren Konferentzian (Japon)

Zer da Euskal Fondoa?

1996. urtean Euskal FondoaLankidetza Deszentralizaturako koordinazio eta laguntza tresna bezala eratu zen, hau da, Euskal Herrian Hegoaldeko instituzio, erakunde sozial eta komunitateekiko harreman solidarioen alde diharduten esperientzia lokalak biltzen dituen lankidetzarako tresna.

Gaur egun 111 erakundek osotzen dute, Hego Euskal Herriko erakundeak (udalak gehien bat: Gipuzkoako 41, Bizkaiko 36, Arabako 31 eta Nafarroako 3, eta tartean Gipuzkoako eta Bizkaiako Foru Aldundiak eta EAEko 3 hiriburuak)

INFO +

FaGoW:

http://water.inaurora.org/index.php

www.euskalfondoa.org

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu