Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:24 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

DOKUMENTALA ETA EBALIXU TALDEAREN AURKEZPENA | ‘Zelan bizi dogu euskeria Elorrixoko gaztiok?’

Mugalari

Gazteen arteko euskara erabileraren datu txarrak arduratuta, gazte talde bat dute Elorrion, egoerari buelta emateko gogoz. Ebalixu da taldearen izena. Euren kezketatik abiatuta, herriko gazteengana jo dute eurak euskara zelan bizi duten galdezka. Batutako materialarekin ikus-entzunezko lan bat eratu dute, eta martxoaren 28an proiektatuko dute Arriola kultur aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

Dokumentalan kartela

Dokumentalaren kartela.

Hamazortzi elorriar gazte dira dokumentaleko protagonista. Hiru galdera luzatu dizkiete: “Zer da zuretzat euskara?”  “Gazteon arteko erabilera zelan ikusten duzu? “Zelako egoera izango du etorkizunean euskarak Elorrion?”. Erantzunak hogeita zazpi minutuko bideo baten batu dituzte.

«Arriolan dokumental hori ikusi eta gero eztabaidarako gune bat sortzea da gure asmoa. Gazteon artean ideia eta sentsazioak elkarbanatzeko aukera egongo da zapatuan. Horrez gain, Ebalixuren aurkezpena egingo dugu, eta hemendik aurrera egin gurako genituzkeen ekintzen berri emango dugu. Talde zabala da gurea, eta parte hartu gura duen edozein gazte ongietorria izango da», azaldu dute antolatzaileek.

| Kale erabilerako azken datuak |2013ko udaberrian egin zen Elorrion azken kale erabilera neurketa. Datuek azaleratu zutenez, 10 elorriarretatik 6.1 gara euskaraz berba egiteko gai, eta kaleko elkarrizketen % 33.3 izaten dira euskaraz gure herrian. Gazteon datuak ikusiz gero, alde handiagoa dago ezagutza eta erabileraren artean: Gazteon %94.2 gara gai euskaraz berba egiteko, baina kalean gazteen artean izaten diren elkarrizketen % 76.6 gazteleraz izaten dira, azterketaren arabera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu