Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
7:41 am,
temperature icon 11°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

Zer aztarna geratzen dira Durangoko bonbardaketatik?

Testua eta argazkiak | Izaskun Ellakuriaga

Gerediaga Elkarteak antolatuta hainbat lagunek Durangoko bonbardaketak utzitako aztarnak ezagutu, 1937ko martxoaren 31n zer gertatu zen jakin eta orduko biktimak gogoratzeko aukera izan dute.

Aztarna batzuk ikusi egin ditzakegu, beste batzuk Durangoko eta inguruetako zaharrenen memorian izango dira, euren seme-alaba zein ilobek jasota, dokumentaletan kontauta, edota liburu eta ikerketetan bilduta.

Lehenengoetako batzuk jaso ditut hemen (bisitan ikusitakoak) Seguruasko asko aurretik pasatu eta zer diren ez dugu jakin orain arte.

Kurutziaga kalean

Metrailaren arrastorik nabarmenena Areitioena etxeko fatxadan geratu da.  Baina Kurutziaga kalea 1937an Gipuzkoarako bide nagusia zen. Alderik alde bonbardatu zuten. Metraila aztarnak ez bakarrik Kurutziagan, alde zaharreko hainbat etxe hormatan, Andra Mariko basilikan daude. Batzuk tapatuta ere ikusi daitezke.

Areitio_Kurutziaga

Oroimen espazioa

2013an atondu zen gunea Durango 1936 elkartearen ekimenez. Saibigain, Intxorta, Santamañazar, Derio eta Bartzelona aipatzen dira Kurutziagako gurutzearen kokaleku izan zen espazioan, inguruetako gudariek bertan borrokatu edo preso izan zirelako.

Oroimen espazioa

 

Argazki zaharrak

Egunotan, Kalebarria, Goienkalea, Artekalea, Andra Mari elizpean eta Andra Mari kaleetan argazki zaharrak ikusiko ditugu gora begiratuta. Bonbardaketak utzitako suntsiketa erakusten dute irudiek.

Kaleetan argazkiak

 

Andra Mari

2001. urtetik martxoaren 31n bonbardaketako biktimak gogoratzeko ekitaldia egiten da. Urte osoan zehar euren memoria gogorazteko oroigarria jarrita dago.

 

Ezkurdiko frontoia

1936ko irailaren 25ean 4 bonba jaurti zituzten eta Ezkurdiko orduko frontoian jokatzen zebiltzan 12 gudari hil ziren. Frontoi zaharraren zati bat irudikatuta dago gaur egun.

Ezkurdi frontoia

Emakumeen kartzela

Gaur egun Nevers ikastetxea dena, 1940an emakumeen kartzela izan zen. 12 hilabetez 2000 emakume inguru izan zen bertan.  “Villa Maria” izen eta guzti orduko atea ikusi daiteke gaur egun.

Villa Maria plaka

Gerediaga Elkarteak liburuxka txikia argitaratu du Durangoko bonbardaketaren aztarnei buruz antolatu duen bisitarako. Euskaraz eta gazteleraz prestatu ditu argitalpenak eta turismo bulegoari eskaini dizkio interesa izan dezaketen turistei banatzeko.

Liburuxka

BANNER MEMORIA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu