Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
7:38 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Elorrioko EH Bilduk ‘Zurea da Hitza’ jardunaldia antolatu du

Mugalari

Elorrioko EH Bilduk ‘Zurea da Hitza’ jardunaldia antolatu du. Ekimen horri esker, herritarrek hauteskundeetarako herri-programa osatzen ahalegindu dira.

«Herri-programa herritarrekin batera egingo genuela zin egin genuen prozesua martxan jarri genuenean, eta horretan dihardugu gaurdaino. Izan ere, gaur beste pausu bat eman dugu norabide horretan, ‘Zurea da Hitza’ jardunaldiari esker. Arriolan batutako 50 herritarrok orain arte egindako batzarretan adostutakoa osatzen ahalegindu gara, gustatzen zaizkigun gauzak adostuz edo hobekuntzak proposatuz. Izan ere, herri-programa elorriar ezberdinon artean egitea nahi dugu, eta horretara bideratuko ditugu ahalegin guztiak.

Herritarren partehartzea da gure indargunerik nagusiena, eta hori agerian geratu da gaur ere. Bost taldetan banatu gara, eta tematika ezberdinak izan ditugu hizpide: Gizarte arloa, Hezkuntza-Berdintasuna, Kirola-Euskara, Hirigintza-Auzoak eta Kultura eta Turismoa.

Jardunaldi honi esker, herri-programaren azken faseari ekingo diogu hemendik aurrera. Orain arte egindako batzar eta jardunaldietako iritzi ezberdinak jaso eta bilera-erronda berria egingo dugu, behin-betiko herri-programa egin asmoz».

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu