Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
11:26 am,
temperature icon 13°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Elorrioko Udalak Montorra kaleko lurraren lagapena sinatu du

Mugalari

Elorrioko Udalak lagapenerako hitzarmena sinatu du Buzkantz eta Montorra kaleen artean dagoen eta Zumelegi ibaiak eta Ganondo baserriaren bideak mugatzen duten 12.000m2ko lur-sail baten jabeekin. Horri esker, herriaren erdiguneak erabilera anitzetarako lekua izango du.

 

Joseba Mujika Elorrioko alkateordeak adierazi duenez, “Hiri Antolakuntzako Plan Orokorrean (HAPO-PGOU) etxebizitza erabilerarako sailkatuta dagoen orubea da, baina orain arte bertan ez dago inolako etxebizitzarik. Hori dela eta, lagapen honetarako aukera izan dugu”.

Gune horrek izan ditzakeen erabilerei dagokienez, Udalak aparkaleku publikoa, pasealekua Zumelegi ibaiaren albotik eta aisiarako gune berdea egokitzea aurreikusten du, eta herriko jaietarako edo ekitaldi handietarako gune izatea be aztertzen ari da. “Duen kokapen egokiari eta zabalerari esker, hainbat gauzatarako erabili ahal izango da”, adierazi du Mujikak.

| Egoera onean | Horrez gain, jeltzaleak adierazi du lurra oso egoera onean dagoela, eta horren erabilerak udal kutxan izango duen gastu bakarra, lagapenak irauten duen urteei dagokien OHZ-ren ordainketa izango dela. Sinatutako akordioak lau urteko iraupena izango du, luzatu ahal izango da, eta lagapenaren ondoren lur-saila jabeen eskuetara itzuliko da.

“Udaletik denbora luzea daramagu gure herritarren bizitza kalitatea hobetuko duen erdialdeko gune zabala bilatzen, eta gune hori oso egokia da”, gehitu du Mujikak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu