Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
7:45 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

‘IBILALDIA 2016’ DURANGON | Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek lekukoa hartuko dute igandean Bilbon

Izaskun Ellakuriaga

Datorren urtean, Bizkaiko Ikastolen Jaia Durangon ospatuko da. Ibilaldia 2016 Durangon egiten den laugarrena izango da. Aurreko hiruak 1980an, 1992an eta 2005ean egin ziren. Bilboko Harrobia ikastolak pasatuko die lekukoa Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolei  igandeko jaian.

.

Ibilaldia

Durangon antolatutako laugarren edizioa izango da. | IRUDIAK | Ibilaldia

Goizeko 9:30ean zabalduko da zirkuitoa Harrobia ikastolan. Zazpi kilometroko ibilbidea prestatu dute, bost gunetan banatuta. Antolatzaileek esan dutenez, “Bilbo zaharretik Bilbo modernora, San Frantzisko auzotik Guggenheimera joan.etorria” izango da ibilbidearen ardatza. www.ibilaldia.eus webgunean ikusgai dago zirkuitua eta gunez gune izango den egitaraua.

Kurutziaga Ikastolak eta Ibaizabal Ikastolak goizeko 11etan Harrobia ikastolan egingo den ekitaldian hartuko dute lekukoa. Hortik aurrera urte luzea izango dute durangarrek Ibilaldia 2016rako dena prestatzeko. Asko izango dute egiteko. Baina esperientzia badute. Izan ere, dagoeneko hirutan antolatu du Durangok Ibilaldia jaia. 1980an izan zen lehenengoa.

Aukeran IBAN

ARGAZKIAK | Iban Gorriti

 

Ibilaldia leloarekin, askok gogoan izango dute errepidea gainetik gurutzatzeko egin behar izan zuten pasabide berezia. 1992an izan zen bigarrena.  Lelo luzea: “Bagoaz! Gure euskara lagun harturik bihar-etzira hegaz goaz” eta irudi modura ikastolako ume batek egindako hegazkina.  Zarama musika taldearen kontzertua entzutetsua izan zen. 2005ean, Kurutziaga Ikastolak eta Ibaizabal Ikastolak elkarrekin hartu zuten jaia antolatzeko ardura, bi ikastolak elkarren osagarri direla erakutsiz. “Emon bostekoa” leloarekin egin zuten Ibilaldirako gonbitea eta lehenengoaren antzera, Abadiñoko Astola auzoan zehar izan zen zirkuitua.

Aurkezpena IBAN

Datorren urteko ibilaldiari buruz dena dago jakiteko: data, leloa, logoa, zirkuitua,…  gutxika gutxika ezagutzera emango dituzte antolatzaileek xehetasun guztiak.

Umeak aurkezpenean IBAN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu