Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:56 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 69 Km/h

Dendak Bai: «Herriko dendetan erosiz zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du»

Mugalari 

Iurretako komertzio urbanoari bultzada bat emateko kanpaina berri bat aterako du Iurretako udalak Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkartearekin kolaborazioan.
Kanpainaren funtzionamendua hurrengoa izango da: bezeroek erosketa bat egiten dutenean, erosketa ticketean euren izan-abizenak eta telefona idatzi beharko dute eta kanpainarako jarri diren kutxetan sartu beharko dute ticketa. Kutxa horiek, kanpainara atxikitu diren komertzioetan jarrita egongo dira, gaur arte 23 komertzio izanik. Hurrengo egunetan komertzio gehiago atxikitzea espero dugu. Parte hartzaile guztiek hilabetero egingo den zozketa batean sartuko dira, eta bertan 100 euro zozketatuko dira erosketa baleetan.

Zozketa hilabeteko azken ostiralean egingo da (abendurarte eta abuztuan izan ezik) udaletxean eta irabazleari telefonoz abisatuko zaio.

Udaletxetik gogoratu nahi da egoiliarrak ez direnen OTAko tokiak (urdinez margotuta daudenak) guztiz doakoak direla eta gehienez ordu eta erdiz aparkatu daitekeela bertan.
Udalak 1.500 diptiko banandu ditu Iurretako etxeetatik, kanpainaren kartelak komertzioetan jarri dira eta prentsaurreko bat egin da kanpainaren berri emateko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu