Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:05 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 29 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

GURE ESKU DAGO | Bilboko Areatza eta Ripan zehar batuko dira Durangaldeko oihalak

I. Ellakuriaga

Bihar, goizetik gauera arteko egitaraua prestatu du Gure Esku Dago ekimenak Euskal Herriko hiriburu guztietan. Erabakitzeko eskubidearen alde milaka lagun batuko da igandean, ekainaren 21ean. Eguerdiko 12etan izango da ekitaldi nagusienetako bat: herriz herri josten ibilitako oihalekin kate erraldoia egitea. Bilbon Areatzatik Euskalduna zubia arteko itsasadarraren alde biak beteko  eta batuko dira kolorezko ohialez. Durangaldean egindakoak Areatza eta Ripan kokatuko dira.

11428002_1587618818185285_7588380265831847397_n

ARGAZKIA | Gure Esku Dago Durango

Goiz-eguerdian, Areatza inguruan eta Bilboko alde zaharrean kokatuko da jaia. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik aurrera San Mamesen egingo da ekitaldi nagusia.

bilbo-kontzertuak

San Mameseko ekitaldirako beharrezko da sarrera aurrez erostea, eta antolatzaileek Bilbora joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute.

11393257_1583855385228295_26950714237208217_n

ARGAZKIA | Gure Esku Dago Durango

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu