Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
4:24 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

WORTH IT TALDE BERRIA BIHAR ZALDIBARREN | «Egiten duguna egiteak merezi du»

Odei Arrizabalaga IBAN copia

Odei Arrizabalaga

Merezi du. Egiten duguna egiteak merezi du, honetan sinisten dugulako.

Duela pare bat urte, Berrizko jaietan, Ander Olabarriaga etorri zen niregana buruan ideia bat zeukala eta; Hardcore talde bat egitea. Betidanik gustukoa izan dugun musika estiloa, hardcorearekin hazi egin gara! Zergatik ez? esan nion, eta hemen gaude gure lehen kontzertuaren atarian. Gure lehenengo pausuak Zaldibarko Gari Rock Elkartean eman genituen, han jaio zen Worth it. Bertan, Ander gitarran, Ander Cantero baterian eta ni ahotsean hasi ginen abestiak egiten.

wORTH iT

Worth It taldekideak. | PHOTO | Jo Keen

 

Bigarren gitarra bat beharrezkoa zela argi izan genuen hasieratik eta pertsona egokiena etxean zegoen: Aritz Aranburu “Tarran”, mundu hau zertan datzan dakien pertsona. Ez da erraza musika talde bat egitea eta inplikazioa eta lan gogorra eskatzen du. Bateria joleak bere bidea hartzea erabaki zuen eta bere ordez Imanol Bilbao hasi zen bateria goitik behera jipoitzen. Ezaguna da Imanol, aurretik Zornotzako Exum taldean ibilitakoa da eta gaur egun gure anaiak diren Tres41 taldean dihardu. Aldaketa honekin, BREA, Berrizko Rock Elkarteko musika lokaletara pasatu ginen. Baxua falta zen (ez dago baxu jolerik Euskal Herrian ala???) eta Asier Otadui “Zana” agertu zen laguntza emateko prest. Gure ibilbideko lehen pausuak gurekin emango ditu, beste pertsonaren bat topatzen dugun arte.

hardcorea egiten dugu. Hau da gustuko duguna… eta punto. Beti esaten dugu hardcorea musika hutsa baino gehiago dela, eta horrela uste dugu guk ere. Honek batu egiten du. Ez da berria estilo hau, guk ez dugu ezer asmatu, ezta gutxiagorik ere, baina jartzen diogun ilusioa bene-benetakoa da. Musika estilo honen inguruan mugimendua dago orain (aupa Berriz Hardcore Krew!!!) eta mugimendu horri gure aportazioa eman nahi diogu. Hasteko, bariku honetan Zaldibarko gaztetxean. Merezi duela uste dugulako! Worth it!

*Odei Arrizabalaga Worth It taldearen abeslaria da eta Mugalariren laguntzailea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu