LAN FINALISTA | Elorrioko Institutuaren proiektu bat Accion Magistral Sariketan finalista aukeratu dute

I. Ellakuriaga

“Amgala 2015” izena dauka Elorrioko Bigarren Hezkukntzako Institutuak burututako proiektua eta Drogren Adikzioaren Kontrako Laguntzarako Fundazioak (FAD), Unescoren kooperaziorako Estatuko Batzordeak eta BBVAk antolatutako Accion Magistral Sariketan finalista aukeratu dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza izan dute sariketaren antolatzaileek.

AmgalaFacebook_irudia

Amgala Elorrio. | ARGAZKIA | Amgala Elorrio

Sariketa honen helburu nagusia, hezkuntza zentruetan baloreak transmititzeko proiektuak sustatzea da. Elorrioko gaztetxoek Argeliako Tinduf-eko kanpamenduetan dauden errefuxiatuekin lan egin dute, zehatzago, Aaiun-eko daira de Amgalakoekin.

Proiektuaren abiapuntua Elorrioko bi ikastetxeren arteko elkarlana da: IES Elorrio BHI eta Txintxarri Ikakstola. Eurekin batera, Elorrioko Udala eta Lajwad herriko elkartea laguntzaileak dira.

| Bosgarren bidaia solidarioa | Elorrion egiten dituzten sentsibilizazio kanpainekin batera, 2015eko abendurako Amgalara bosgarren bidaia solidarioa egiteko asmoa daukate. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko lehen mailako 34 ikaslek egingo dute bidaia, 8 begiralek lagunduta, lehenago ikasle izan eta bidaia berdina egindakoak.

Elkartasun praktikotzat izendatzen dute Amgala 2015 proiektua, oinarrizko baloreen ikasketa ahalbidetzen dutelako eta beste pertsona batzuekiko eta euren errealitatearekiko konpromiso aktiboa sustatzen duelako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,