Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
1:13 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Iurretako San Migel elizaren 200 urteak gogoratzeko egitaraua eratu du Gerediagak

I. Ellakuriaga

· Elizaren 200. urteurrena gogoratzeko liburu argitalpena, hitzaldiak, bisita gidatuak eta meza kantatua antolatu dira.

1815eko irailaren 29an bedeinkatu zuten gaur egungo Iurretako San Migel Goiangeruaren eliza. Hori gogoratzeko, Gerediaga Elkarteak Iurretako Udala, kofradiak eta parrokiaren laguntzarekin astebeteko ekintzak antolatuko ditu.

IUrreta Iban GOrriti 1

Iurretako eliza. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Irailak 22, asteartea – 19:00  Elizako kaperan

Jon Irazabal iurretarrak eta Gerediagako kideak “Iurretako leizaren istorioak” argitalpena prestatu du. Euskaraz eta gazteleraz eskuragarri izango da. Argitalpenaren aurkezpena aprobetxatuz, liburuko pasarte nagusien gaineko solasaldia egingo da.

Irailak 24, osteguna – 19:00 Elizako kaperan

10 urteko lanak behar izan ziren egungo eliza eraikitzeko. Alejo de Miranda arkitektu gipuzkoarrak zuzendu zuen lana. Bereak dira, besteak beste, Ordiziako udaletxea edota Dima, Arratzu, Nabarniz eta Bermeoko Santa Maria elizak. Arkitektu honen gaineko azalpenak Jesus Muñiz Bilboko Eleiz Museoko arduradunak emango ditu

Irailak 26 eta 27 – Bisita gidatuak

Iurretako elizaren historia bisita gidatu batean parte hartuz ezagutzeko aukera dago bi egunetan. Irailaren 26an arratsaldeko 18:00etan izango da gazteleraz. Irailaren 27an euskaraz egingo da bisita gidatua goizeko 11:00etan. Doakoak badira ere, izena eman behar da aurrez 946818066 telefonoan, leku kopuru mugatua dagoelako.

Irailak 29, asteartea – 11:00 Elizan

Urteurren egunean, Iurretako koruak meza nagusian Jose Maria Miangolarra musikariak 1909an idatzitako “Adoramus Deo” meza abestuko du lehen aldiz. Amaitutakoan, elizako kaperan Iurretako elizak kontu eta bataiatuen lehen liburuen erakusketa zabalduko dute. Eguerdiko 2ak arte egongo da zabalik goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez.

Publizitatea

Sukia MUGALARI

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu